Probalarien tranpak
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko uztailaren 23a
- Iraupena: 0:02:00
- Erref: MOR-001/019
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Herri-kirolak
Transkripzioa
- Bai, ordun be nahikoa komedi izeten zan.
- Probetan-ta eitten zien tranpak-eta? edo harrixen zozer paseu laban eitxeko edo idixeri zozer emon-edo?
- Eitten zan bueno orduen nik ez dakit, egixe edo guzur, behintzet errigoittiarrak euki dabe fama handixe orduen. Ordun Errigiittin eon zien Maldo esaten jakona, karreterue ta Lazaro ta horrek. Ta horrek esan eitten eben, oin, nik ez dakit, nik ba orduen nehikoa gaztie ixen nintzen-eta, barkuen ibiltten zala ez dakit nor batan bat nabegetan ta handik ekarten euela zeuzer, jaboi espeziala probaderuen botateko. Eta bai Maldok be iñoz eindde ein deuela kolkoan eroan ta gero, han ixerdixe botaten eban, “off” einde-ta. Ha bota euela ta gero, ha han eitten zala laprast. Ta horrek errigoitiarrak bastante hor famie euki, oin, ez dait, danak ez zien egixek be igual ixengo, ezta? Baia bai eon zan apurtxe bet, apurtxu bet eon zen bai hori, zera hori. Hor eon zin ordun apur bat gixonak apurtxu bet, paseu eitten zienak hor asuntoan. Baia beittu, jokoa, nik ez dakit oin be, zelan ixengo dan baia jokoa, tranpa bako joko gutxi dao, gitxi-gitxi-gitxi-gitxi. Eta orduen orduen oin baiño nezesidadie be gehixao eoten zan ta bueno, eitten zien. Tongoa, tongoa esaten jakienak-eta, idixei be, ein eitteko kapazidadie dekienak be, igual harrixe atara ta denpori paseua ta horrek geuzek. Eta bueno.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!