Morga (Bizkaia)

Ihes egin zuen apustulariaren kasua

Ihes egin zuen apustulariaren kasua <p>Morgan pasatutako gertaera xelebrea. Idi-jabe bati pena ematen zion bere idiak proban jasotzen zuten tratuak, eta horregatik urrun egoten zen egun horietan. Behin, haren antz handia zuen batek trabesa egin zuen eta galdu. Gero ihes egin zuen probalekutik, ez ordaintzearren. Artekaria haren bila hasi eta iheslariaren antz handia zuen idi-jabea aurkitu zuen. Halako baten argitu ei zen kontua.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MOR-001-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Morgan pasatutako gertaera xelebrea. Idi-jabe bati pena ematen zion bere idiak proban jasotzen zuten tratuak, eta horregatik urrun egoten zen egun horietan. Behin, haren antz handia zuen batek trabesa egin zuen eta galdu. Gero ihes egin zuen probalekutik, ez ordaintzearren. Artekaria haren bila hasi eta iheslariaren antz handia zuen idi-jabea aurkitu zuen. Halako baten argitu ei zen kontua.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun ba, jokoa ba ixeten zan, ba bost hamar ogerleko-edo, holan ixeten zan jokoa, jeneralien, handik gorako asko ez! Han nire euzoko batek euki zittuzen idixek onak euki zittuen, idixek majoak. Eta gixajoa ganadueri, ganaduek pena emoton otsien eta ze ein otsun? Harek ikusi ez eittiarren kanpora joan. Ta hamengo goikoa Muxikekoa, Txomin, Txomin Esperantza esaten otsiena? Ha bastante famosue izen zan tratuen-ta. Gero ixen zan probatan ta jokalarixe ixen zan. Ta klaro hara etorritte ein dittuz, trabezak, ordun esaten jakon trabezak, jokoan ein deu ta gero galdu. Galdu ein deuenien, eskapeu gero; eta bestie, idi uzaba, bera antz-antzekoa izen, kolore gorrixe ta beran zerin-ta, hareri gero zera, korredorik agarreten otsien /agerretetsien/. Sekule beran denporan ogerleko bat jokatu bakoa ha. Bai pentseu euren, idixek pena emon edo ikusi ez eitiarren kanpoan zertute, sufriduten zelan eongo zan. Ez zan juen, ni hemen nau, baia idi koitteuek, zelan ete dauz, palizie hartzien? Eta gero berari emon otsien /emontsien/ zera sustue. Bai hori pase zan Morgan! Hareri, hareri gero agarre otsien /agarretsien/ ta ba antzekoe izen zan, Txominen antzekoa-ta. Bueno, gero topauko eben. Topauko eben, baia behintzet, lelengo, pentseu zuena /pentseutzuena/ ha kanpora eskapeta dauela, ta keba!

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia