Tolosa (Gipuzkoa)

Aurreneko idi-apustua

Aurreneko idi-apustua <p>Herri-kiroletako zaletasuna nondik datorkion kontatzen du. 18 urterekin hasi zen idi-apustuak jokatzen: alde bakoitzak bi mila pezeta jokatu zituen. Soldadutza ondorenean, sega-apustua jokatu zuen Iturriotzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-026-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Herri-kiroletako zaletasuna nondik datorkion kontatzen du. 18 urterekin hasi zen idi-apustuak jokatzen: alde bakoitzak bi mila pezeta jokatu zituen. Soldadutza ondorenean, sega-apustua jokatu zuen Iturriotzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Noiz hasi ziñan zu herri-kiroletan afizionatzen o nola jun zan zure ibilbidia?
- Herri-kiroletan aurren-aurrena, ba, hemezortzi urtekin, ba, idi-apustuba jokatzen.
- Idi-apustuk?
- Bai, harriyai heldu ta atzetikan zeatzen, laguntzen.Ta geo, ba, handikan, soldaduska in ta geo soldaduska ondorenen sega-apustua jokatu nun Iturriotzen.
- Egon, e. Galdetuko dizut idi-probako idi-apustuk ze prueba klase izaten zian ordun?
- Ordun´e oaintxe bezelaxe, ba, jokuak alkarri; geo premio kanpeonatuk baten ta besten. Oain baiño´re gehio, gaiñea, askoz´e izaten zien ordun. Haitan.
- Zenbat diru jokatzen zan orduan?
- Ba! Ordun´e diruba… Badakizu, oaingo konparaziyokin, ba... Ordun nik goguan det aurreneko joku hartan, ba, alde bakoitzetikan biña milla pezeta. Ta bazan ordun diruba. Hala esaten zan behintzat.
- Konparazion esango zenduke ordun gehio zala oain jokatzen dana baiño?
- Askotan bai. Hua… zeatik eze apostu hola amistoso bateako, nik ze esango dizut? Ordun mutil batek lau hillabeten irabazten zun diruba zan hoi. Orduan hillian bostehun pezeta irabazten zun mutilla zan, ba, “ño! horrek sueldo earral zakak!” esaten zan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia