Morga (Bizkaia)

Idi-probak Morgan

Idi-probak Morgan <p>Idi-probak antolatzen lagundu izan du. Zorrak egiten ziren, eta zorra ordaintzeko pinuak botatzen ziren herri-basoetan. Gero, goialdean Andra Marin egin zen probaleku berria. Santik iragarri zuen etorkizun zaila izango zuela eta hala gertatu zen. Andra Mari auzoko jendeak zaletasun gutxi izan du horrelako gauzetarako, nahiago taberna giroa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MOR-001-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Idi-probak antolatzen lagundu izan du. Zorrak egiten ziren, eta zorra ordaintzeko pinuak botatzen ziren herri-basoetan. Gero, goialdean Andra Marin egin zen probaleku berria. Santik iragarri zuen etorkizun zaila izango zuela eta hala gertatu zen. Andra Mari auzoko jendeak zaletasun gutxi izan du horrelako gauzetarako, nahiago taberna giroa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bardiñe paseten zan, probatan, probak eoten zin ba beheko zerien, probaderoan. Eta ni be han ibiltten nitzen biherrien, zer danatan lagunduten. Eta probak eitten zin bakotxien, zor eitten zan. Zor eitten zan beti. Ez apur bet, bastante eitten zan zor. Eta ha zorra pagetako, ibillitte gauz gu, hamen eon zan serrako bat, David, ez dakit ezetuten bazendun, horrek serrie euki bana. Eta herriko basoan bota piñuek eta hango gastuek pagetako, piñuekaz haxe. Aiuntamentuen dan-dana agertu biher ixeten zan ta zerak, “a raja tabla” ibilli biher ixeten zin, ta diruik ez zan egon-ta. Diruik eon ezien, eta probak-eta bai, imiñi bai, espetakuloa, baia danatan eitten zan zor, gitxiau-gehitxuau danatan eitten zan. Eta gero ein otsuen /eintsuen/ Morgan, ba ein otsuen /eintsuen/ holako afan itzelaz goixen ein otsuen /eintsuen/ gero, probaderua. “A bai?” nik esan be bai jentieri: “laster eingo dozu nahikoa”. Eta bai, laster egin eben nehikoa bai. Eingo ez duu, ba? Ze bertako jentie probak dauzenien, tabernan jokoan. Eta etzekoa ez badoa, kanpokoa ez da zera. Lelengo etzekoak joan biher due /bidue/ probaderoa beteteko. Eta entradak pagaute, baia Morga, Morga beti ixen da, hau Andra Mari partie sobre todo beti ixen da, holakotan baiño espetakulu zeratan-ta baiño, tabernako jentie, taberna- gixonak, tabernan jokoa edo txikiteoa edo hori zera. Eta ostantzeko gauzek, ba, hor konpon. Ta ez bazeuen, bertako jentie ez badoa, kanpokoagaz bakarrik gitxi da, bai. Eta itzi otsien /itzitsien/ klaro, nik ez dakit zer ein eben, ezta? Baia negozixuik eta holan pentseu bez! Probatan eta horretan ez dau, ez dau.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia