Derioko kanposatuan fusilatutako presoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MOR-001-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko uztailaren 23a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: MOR-001/010
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
- Ta ezta Morgan iñor ez due, iñor hil ta holakorik ez due inñor hil. Esan gure dot /guot/ nire aittek esaten deu ba kartzelan eon zanien, geu danatan deittutzen dotsiela pillo bateri; eruateko, eroaten zittuen kamioiten-edo, zerera. Pentseten dot gehixenak hor Derixoko kanposanture. Ta han, han afusilletan zittuzen, kanposantuen. Bai, bai. Nire arraba bat eon zan han kanposantuan ondoan, krixeda egonda. Ta harek esaten eban, igual afusilleu arren, hil ez da eitten iguel, eta iguel gau batzutan, geu guztixen, sokorruke hiltten-ta hantxe egoten ziela batzuk. Kamioien, ez. Kamiotik bajatu ta gero, horma kontra ipintten zittuezan ta garbittu. Eta orduen ezebez; asko ta asko ezetariko errurik ez dekienak. Hori, zenbatek page deu. Hamen, ez. Bizkaixen, ez. Bizkixen ta España danien. Ni, gu Salamancatik-eta ibiltte gauz ta bueno, han be desastrik. Esaten daue harek be hango jentik be, eukitten eban esateko, bueno! Asko. Eroan holan herrixetatik eroanda. Igual ezen zerik ez dekena.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!