Morga (Bizkaia)

Asun artean etzanda, hegazkinen beldur

Asun artean etzanda, hegazkinen beldur Babeslekuak izan baziren, baina ez zuten askorik babesten. Gainera, ehiza-hegazkinek metrailatu egin ohi zituzten ezkutalekuetara zihoazenak. Behin, izeba bategaz egonda dago asun artean etzanda, geldi-geldi, hegazkinak pasatu arte. Elizburu auzoan bazen babeslekua, baina hegazkinek jo-puntuan zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MOR-001-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Babeslekuak izan baziren, baina ez zuten askorik babesten. Gainera, ehiza-hegazkinek metrailatu egin ohi zituzten ezkutalekuetara zihoazenak. Behin, izeba bategaz egonda dago asun artean etzanda, geldi-geldi, hegazkinak pasatu arte. Elizburu auzoan bazen babeslekua, baina hegazkinek jo-puntuan zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta orduen ze egon ziñien zuek osabanien te amumanien?
- Ez, amuma geuaz izengo zan. Baina gu, ha frentie etor zanien, ya etxie be alderdi batetik jota kañonazoak ba zulutu eben eta gero, etze aurrekoari be, goittik, teillatutik sartu otsiezan /sartutsiezan/ kañonazu bi. Eta bueno, ba justo antzin urte gendun, ta guk urten ta sartu zien zerak. Ta bertan eon banintzen igual, ba, atrapako oskun berak bertan-edo, ez dakigu, jakin ez zera, ze pasako zan. Baia harek memorixan dekuz oñogarren orduko geuzek. Ta gero beti ibiltten gintzezan geu be soldadu artien. Soldadu artien-ta. Bueno etorten zien kañonazoak, baia aparteta gintzezan gu. Ta igual, albo-alboan errementaten doskuen kañonazoak, baia salbe gintzezan gu.
- Ez zenduen euki refujixorik edo?
- Ta soldaduek, soldaduek asko, asko heriduten zien. Asko ta kamilletan ekarten zittuzen /ekartettuzen/ hantxe igual, barrioan hurrengo etzeko tejabana batera eta han eitten otsiezan /eittetsiezan/ kurek-eta. Kamilletan hartute eta bajaten zittuezan Meakaurrera, behera. Ze orduen oñogarren kamiñorik be ez zan egon gure barriora, ez zan egon-ta. Kamilletan bajatu eitten zan, ta gero, hortik, ospittelera atarako eitten zittuezan. “Buf”, hor, hor frente gogorra eon zan, gero! “Buf” gogorra. Kañonazoak, kañoiek, han Meakaur baiño gorako zerien, hiru kañoi. Haren aurretik disparoan dabizela, makiña bat bider pasau gara gu handik. Handik Bizkergire. Bueno eta elixpie barru ta kanpo, dana proietillekaz beteta. Bai, ene! Hori, hor ondo zertute egon zan ha, ondo preparaute.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia