Morga (Bizkaia)

Francoren soldaduek beren baserria hartu zutenekoa

Francoren soldaduek beren baserria hartu zutenekoa Osaba batek batu zituen anaia gazteak. Handik laster, Francoren aldeko soldaduek hartu zuten etxea. Tratu ona eman zieten eurei, baita osaba eta amonari ere. Aurretik errepublikazaleen intendentzia-taberna egona zen etxean eta Francozaleek ere eginkizun berdinerako erabili zuten. Borrokaldiak eta tiro-hotsak gau eta egun.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MOR-001-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Osaba batek batu zituen anaia gazteak. Handik laster, Francoren aldeko soldaduek hartu zuten etxea. Tratu ona eman zieten eurei, baita osaba eta amonari ere. Aurretik errepublikazaleen intendentzia-taberna egona zen etxean eta Francozaleek ere eginkizun berdinerako erabili zuten. Borrokaldiak eta tiro-hotsak gau eta egun.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero ba etor zan ba frentie ostabe atzetik. Eta sartu zien gauez hara barriora ta bueno! Hango buf, horrek memorixan dekuz ondo. Ixen zan deskalabrozko konbatie eta hantxe alboan, bixi izen gendun osabie, ta ha etor jakun illuntzixen: “ bixirik zauzie koitteduokin”- ta, bai. Ta etor gintzezan ta bertan osabienin afarixe-ta jan. Amuma euki gendun; ordun, han bixi ixen zan ta amuma ta danok, bertan dauila, afarixe jan han-ta etzi itxi iñor barik-eta. Eta etor zien, gero, frentie sartu zanien, danak soldaduk eta kapittan bat edo aurretik zerien, etzie errejistan, pistolak eta zerak imiñitte-ta. Nire osabik erakutsi otsien: “bueno, honek die lobak eta hemen dauket ama neurie ta bestie-ta”. Halan pasau gintzezan. Ta gero ba, ondo. Soldadukaz ondo, oso ondo arregletan gintzezan. Eta amuma be eurek eukitten eben imiñitte, han gure osabien tejabanan. Ta eurek jateko ardurie berana, ta itzelezko, itzel. Ta geuri be, bai. Itzel, itzel. Total, ondo.
- Ze, milizianuek?
- Bai, bai, bai, bai, hemengo, zerokotarrak, esan gura dot, Franco partekoak. Bai. Ta gure etzie, harteraua, taberna moduen edo ordungo xera ixen zalez, bestien bizkaittarren partetik be intendetzixe egon zan gure etzien. Eta bueno, gero be, gero ondo. Baina, ondo, lantzin, geu baten, ostabe barrixen etorten zien zerak, atzera barrixen kentzien. Eta geuetan konbatik itzelak. Bueno! Han terriblie izeten zan. Ha metralladora ta bonbie ta esku-bonbie ta “bo”! Ta ixen zien hiru-lau gitxienez, hiru-lau bai ixen zien, zerak atzera barrixen, enboskadak; oseake, barrixen atrapetan, beste alderdittik etorritte. Baina, halan paseu zan, halan paseu zan.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia