Anaia eta beste lau morgatar fusilatu Ferrolen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MOR-001-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko uztailaren 23a
- Iraupena: 0:01:39
- Erref: MOR-001/002
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
- Ta bueno, anaixe bat gerra denporan afusilleu euren. Ha ta beste lau, Morgatik bost oseake, bost Morgatik afusilleu zittuezan. Ba kapittana Cadiztik Ferrolera etor zieen. Eta kapittanak salidie emon barkueri, eta Ferrolen gero hasi zienien, kapittana porture sartzeko barkue, kapittana ez zuen topau ta sartu euren barkue, baia momentuen, ensegida atrapeu ta afusilleu zittuezan danak, bat izen ezien hamalau urtekoa. Eta harek bota afusilleu bera, eta momentuen, deittu eban kapittanak: izteko geldik hareri ze, bera han dauela-ta. Baia ya ordureko eindde eon zan ein biherrekoa.
- Baia zure anaixek karguren bat edo zozer euki eban, ala?
- Ez, ez, ez. Horrek ba orduen bakixu, fabriketan ta hametik, baiño ixeten zan, nabegetan. Ordun ba, irebazten dirue, dirue irebazten. Eta oin bixen bittartien, harek ariñautik, gerrie urten baiño ariñautik ibili zan ha, ba barkuen nabegetan. Eta ha eta beste Morgatik, oseake, beste lau, bost ixen zien. Eta danak bertan hil, afusille zittuezan. Ez dakit zemat izen zien, hogeixen bat-edo bai guztire.
- Ta nun hori?
- Ferrolen.
- Han Ferrolen?
- Bai.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!