Lanean eraikuntzan eta lantegian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MIL-001-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Xan Aire
- Data: 2011(e)ko otsailaren 03a
- Iraupena: 0:02:19
- Erref: MIL-001/007
- Kodifikatzailea: Peio Dibon-Elissiry
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Lantegiak , Lanbideak » Etxeginak , Lanbideak » Arotzak
Transkripzioa
- Eta zu, xantieretan, eta zertan ari izana zara? Teilatuetan eta hola?
- Bai, lehenik ia... zerian... bastimendüian, beatzi urte ai izan niz, ta gio üsinan sartu niz, hor "produits chimiques" deitzen zena, hor "entretien" zian. Ene ofiziuan halan beti.
- Beti...
- Hooita, hooita hamar urte ai izan niz ofiziuan.
- Eta...Eta bastimenduan eta ari zinelarik lanean, teilatu eta egiten aritzen zinen?
- Bai, bai... denetaik, bai. Denak egiten nitiin.
- Eta badira zuren eta izen diferenteak, ez?
- A bai, bai.
- Erraten ahal duzu zer... zer diren?
- Ze?
- E be, badira zutoinak edo gapirioak edo...
- A bai, 'gapiriuak' eta... bai, bai.
- Gapirioa zer den esplikatzen ahal duzu?
- Ta 'gapiriua' teilatüaan gainian emaiten dena, zeraan gio teilen errezeitzeko. Geo listeuak emaiten dia gainian, edo 'volija' ("volige"), dependitzen du ze... ia 'volija' ("volige") emaiten den ala... ala zerak emaiten ahal duzu, listeuak dietuki.
- Eta, eta gero, gapirioen artean, badira halako zur handiak.
- Bai.
- Eta horiek zer dute izena? Badute izen berezirik?
- 'Pana', 'panak' eta zera... 'arbaletria' ("arbalétrier").
- Eta hori euskaraz 'pana' erraten da?
- A eskuaraz ez dakit /eztakit/ nola... ze eiten. Frantsesez "les pannes", eta gio... gio're zera... 'fermak' ("fermes") badia eiteko. Hor badia 'arbaletriak' ("arbalétriers") eta tresnak, "entraits" erten dena, bai.
Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!