Urnieta (Gipuzkoa)

Harrobian lanean

Harrobian lanean <p>Etxean egin du lana. Harrobian ere ibilia da Donostian urtebetez. Lan gogorra zen, kamioiak kargatzen, borraz harria apurtzen...</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxean egin du lana. Harrobian ere ibilia da Donostian urtebetez. Lan gogorra zen, kamioiak kargatzen, borraz harria apurtzen...

Transkripzioa

-Joxe Mari, zu zertan ibili zea lanian. Hamabi urtetan eskolatikan atea ta ze ibili ziñan, etxian lanian edo basoan nunbaitt ibili ziñan edo...
-Etxian lanian. Harrobin'e Donostin aittu giñan bai hor zean..., Monpásen, harrobin. Hango harri [ateratzeko] trenian. Zera eitteko, [eskailera?] eiteko. Ta nausi hura zein zan? Harrek kiebra ein zun. Bukatu gabe utzi zun harrek. Ezin zat goatu oain.
-Zenbat urtekin jun ziñan harrobira?
-Ba zean... Ni hogeitabost urtekin ezkondu nintzan eta tarti hortantxe. Urtebete edo hola pasatu nun nik han.
-Ta hango lana nolakua zan?
-Hango lana gogorra, zeakin... Kamio kargatzen'e bai; eta borrakin harrik txikitu ta... Lan goorra.
-Etxian hobeto...
-Bai, bai. Etxian hobeto.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia