Milafranga (Lapurdi)

Esku-zerrak

Esku-zerrak Neurri guzietako esku-zerrak dauzka Gilbertek. Tresna guzi hauek bereak dira, "obralekuetan" ibiltzen zituenak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MIL-001-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Neurri guzietako esku-zerrak dauzka Gilbertek. Tresna guzi hauek bereak dira, "obralekuetan" ibiltzen zituenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zernahi baduzu hor eta erakusteko? Uste dut hor eta zerrak eta badirela...
- A ba, hor.
- Hartzen ahal duzu baño eskuetan, ikusteko?
- Hala. Hor, bada izari guzietaik. Diferentak badie.
- Neurri guzietarik?
- Neurri guzietaik, eta geo ze... ze lan den eiteko. Badia segatzeko, edo... Badia fini... zera kupa ttipi batekin behar dielaik, hoiekilan eiten dituu /eitentuu/. Bai.
- Eta segatzeko, zer segatzen duzu? Taula?
- Bai, bai.
- Edo edozein zur...
- Bai.
- ... zur klase?
- Bai. Bai, bai, bai. Bai, bai.
- Eta lehen, etxeetan, hainbertze bazen, edo zurgin baten etxean?
- A bai, hoi...
- Hainbertze bazen? Hainbertze klase?
- Ez. Ez, ez.
- Ez?
- Ez da /ezta/ denetan honbertze, ez.
- Ez?
- Ez, ez.
- Orduan eta horiek bilduak dituzu edo zureak izanak dira?
- Ba eniak izanak die, bai. Bai, bai. Bai, bai.
- Eta horiek xantierretan eta...
- A ba.
- Hola baliatu dituzu?
- Ba. Ba, ba, ba, bai. Bai, bai.
- Eta bada bertze sega... 'sega' erraten diozu?
- E?
- 'Sega' edo 'zerra'?
- 'Esku-zerra'.
- 'Esku-zerra'?
- 'Esku-zerra', bai. Baina bada bertze, horrela, hoi, egoina. Hoik bertze... bertze mota bat da hoi.
- Eta horiek, berriagoak dira, horiek baino?
- A ez, ez, ez. Ez, ez, ez.
- Edo denboran ere baziren?
- A ba, ba, denboran baziren ba. Bai.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia