Elgeta (Gipuzkoa)

Ikazkinaren lan-baldintzak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-050-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ikazkinak txondorraren alboan egiten zituen aterpeak. Lexikoa. Etxegintza; etxearen egitura. Txabolak egiteko erabiltzen zituzten materialeak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta han txondorran inguruan edo, bueno, edo txondorra eitteko lekuan inguruan edo, txabolarik edo eitten zenduen? Zeozelako txabolarik...
- Bai, eitten giñuan, ta zohizko txabolak, edo bestela garuakin be igual. Bueno, garo sasoian bazan, ba, garuakin be ya ondo tolostuta ipini ezkero, ba, eurixa ondo gordetzen eban harek. Ta ya ondo, hortara... Hontara ipini egurrak, ba, goi-hagia ta hola egurrak ipini ta gero...
- Zer da hori goi... Ze esan dozu?
- Goi-hagia, ba, etxiak be gaillorra esaten jako, han, ba, habe haundixak eukitzen dittue. Txabolan be, ba, halako egur bat nehikua izetan zan, ba, goi-hagia. Ta gero alde bittatik haren geiñian deskantsau. Lurrian ipiñi ta hontara. Ta hiru aldiak tapau ta alde bat zabalik nobera sartu ta urten eitteko.
- Ta goi-hagia nun apoiatzen zan ba?
- Ba, [bi urkillan] geiñian sartu.
- Ta urkillak?
- Edo... bi edo... Hemen bi urkilla hontara ipintzen badia, ta beste aldian zerian, ba, lau urkilla ipini ta haren gaiñian. Bikin be eitten zan, baiña lau [... izan] ezkero hobe.
- Eta gero teillatua?
- Ze, urkillak ipini ezkero josi biharrik ez zan egoten. Harek, ba, hola katiatzen dira ta bestia haren geiñera.
- Eta teillatua zerekin eitten zan?
- Ba, zohixakin edo bestela garua edo...
- Eta zohixan azpixan ze jartzen zan?
- Adar batzuk. Adarrak edo zera ipini ta...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia