Zumaiako San Pedrotara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-012-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Neskame zegoen etxekoek dirua eman zioten behin Zumaiako San Pedrotara joateko, baina bere lagunek ez zuten dirua, eta berak disgustua hartu zuen. Hala ere, azkenean joan ziren. Orduan Zumaia leku tristea zela dio, trenetik irten eta guztia erreka zelako, oso zikina.
- Proiektua: Mendaroko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Haritz Goikoetxea - Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko urriaren 01a
- Iraupena: 0:01:27
- Erref: MEN-012/011
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Beste toki batzuetara jaietara
Transkripzioa
- Bai, akordatzen naun San Pedro batzuetan, enee... Dirua ataa kontuak zenbat zan len! Ta Joxe `Kapain´ek eman janan bost duroko bat —Kapaiñen eon nitzanian, nausi horrek—. Eta klaro, zea zan, San Pedruak, eta Zumaian festak. Hara juteko esan zian: “Zu jun Zumaiara. Hor dirua ematen dizut eta jun”. Baiña nere lagunak ez zaken diruikan! Ta ezin jun. Haura disgustua!
- (Hiztuna 2) Ezin gastau, ama!
- Ezin jun!
- (Hiztuna 2) “¡Por una vez!”
- Ta ez jakiñat /etxakiñat/... Behin gero, halakoren baten, jun giñanan Zumaiara.
- (Hiztuna 2) A, bai?
- Jun giñanan. Jun giñanan. Zela-hala, baiña pentsauta moduan ez. San Pedruetan ez. Ta orduan jakanat, ba, nik goguan Zumaia oso paraje tristia zan orduan. Ja-ta trenetik urten ta ja-ta... oin kamiñua daon tokixan dana errekia, dana zea zan...
- Erriberak.
- Bai. Holaxe dana. Bedar zaharra, zikiña... oso, oso, oso... hauraxe [jakanat] rekuerdua. Ezautu zendun hola?
- Entzunda, beste elkarrizketa in dieten batzui... erriberak ziela.
- Entzunda? Bai, bai, bai. Bedar zahar haundixak kamiño onduan zihar. Ura, errekiak eta potzuak eta... holaxe. Hauraxe rekuerdua jakanat nik. Bai. Kanbixo edarra in jon!
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!