Dantza lotua uztea, negozioa egiteko beste modu bat
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-041-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria
- Data: 2010(e)ko uztailaren 29a
- Iraupena: 0:01:48
- Erref: USU-041/023
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Aisia » Jai-giroa » Beste toki batzuetara jaietara
Transkripzioa
-Erromerietan eta dantzan egiten zenuten?
-Bai.
-Ze dantza klase?
-Dantza librian. Zeatikan Usurbillen plazan ez zeon helduta ibiltzeik. "Agarrao" ez zeon; Zubitan'e ez, eta bakar-bakarrikan San Istebanen. Bai, eta San Istebango erretoriak esaten zun: "Emiak arra nahi dik, emiak arra nahi dik", ta San Istebango erretoriak jotzen dunian kanpaia, "relijiak" jakingo dezu zer dan, ezta?, "relijias", santun relijik, San Istebanek, harek jotzen zun tin!-tin!, tin!-tin!, tin!-tin!, ta danak juten zian muxu ematea relijiai, ta diruba botatzen zon, ta harek esaten zon: "Nik uzten zet baltsian iten, baiño diruba're nei etortzen zaitela. Bai-bai, hoi beak esana, beak esana, bai.
-Ta jende asko juten zan orduan?
-Bai, asko. Ta san Istebanek zun, reliji horrek karetxak sendatzen zittun. "Orzuelo" edo karetxa zer da? "Verrugas".
-San Estebanek?
-Bai. Ta jendiak fedia, fedia, fedia. Hara jun eta ttin!-ttin!, ttin!-ttin!, ttin!-ttin!, eta jendia tak!, tak!, tak!
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!