Dantza egiteko eskatzeko adoretsuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-041-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria
- Data: 2010(e)ko uztailaren 29a
- Iraupena: 0:01:38
- Erref: USU-041/024
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
-Dantza. Eta zeiñek jotzen zuen musika?
-Musika. Festetan etortzen zian trikitisilariak, trikitixa jotzen zuenak, eta bestela bertakuak zien ttunttuna, ttunttuna, zea. Hau danborrerua zan. Anjel Kartero semiakin, bai, hoi dek. Teodoro ta. Bai. Baiño dantzan.., ta ondo iten genun dantzan, e, oso ondo're!
-Ze dantza?
-Librian, librian.
-Fandangua ta arin-ariña.
-Bai. Zuk ez dezu zeatu?
-Nik gutxi. Eta mutillak eta neskak danak batera dantzatzen zuten?
-Edo bakarka igual. Baiño bai, jeneralian korrua in eta hamar baldin bazian bost neska ta bost mutil.
-Zer egiten zuten, mutillak jun eta eskatu neskei dantzatzeko?
-Batzutan bai. Ta "ze esan dik?" eta "kalabaza".
-Bai, e?
-Honbre!
-Kalabazak emateko nola egiten zuten?
-Juten giñan eta "faborez" esan, "ez!!". Ala pues... Martxa.
-Orduan triste edo?
-Triste? Bost bidar bai ostera're ala're! Azkenian baietz esaten zun arte. Bai, bai, ez giñan errenditzen.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!