Mendaro (Gipuzkoa)

Arrain asko jaten zuten

Arrain asko jaten zuten <p>Eguneroko otorduetan zer jaten zuten azaltzen du. Baba gorria jatea zen ohikoa, garbantzua jai egunerako. Lapikokoa platerera aterata jaten zuten, baina gainekoa normalean erditik. Hala ere, elkar errespetatzen zuten. Arraina ugari jaten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-011-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eguneroko otorduetan zer jaten zuten azaltzen du. Baba gorria jatea zen ohikoa, garbantzua jai egunerako. Lapikokoa platerera aterata jaten zuten, baina gainekoa normalean erditik. Hala ere, elkar errespetatzen zuten. Arraina ugari jaten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eguneroko otorduetan ze jaten zenduen?
- Ba, jan... sano.
- (Hiztuna 2) Sano baiña zer, ama?
- Baba gorrixa asko. Nik esaten diñat... Ni jun nitzonan, gaztia nitzala, horra Kapaiñea –hiru urte in nittuan–, haura ume haura zaintzea. Baiña len baba gorrixak... Gurian anaia... Oin ere bizi den. Oin ez dio ingo hola, baiña orduan... Jaixan'e baba gorrixa. Egunero baba gorrixa ta jaixan. Ta garbanzua ipiñi, ba, jaixan, ta hasarre mutilla! Baba gorrixa bihar.
- Garbantzuk, gaiñea, ya lujo handie izango zan, ez?
- Hori inportantia hunan. Domekia.
- (Hiztuna 2) Ama, ta zuk esaten dezu, ba, arrautzia igual eta aittittantzat ez bazauan...
- E?
- (Hiztuna 2) Arrautzia baldin bazauan...
- (Hiztuna 3) Danontzat ez zaula. Ez zala egoten, ez? Arrautzia ta horrela...
- Len aitta zer baten hobetuau gobernatzen zonan oin baiño.
- Ze jaten zenuen, danak erditik? Ala bakoitzak bere platera zeuken?
- Platerian. Eta gaiñekua erdittik engeneral! Bai.
- Azkarrena muitzen zanak...
- Hi... errespetau itten zonan, e! hori gauzia...
- Bai?
- “Sí”. Ez zonan "dza, dza, dza". Nik ez jakiñat zeaittiokan...
- (Hiztuna 3) Edukaziyua.
- (Hiztuna 2) Danok jan bihar zenduelako!
- Bai, bai, bai, bai, bai. Kozidua platerea ateatzen gendun, kozidua. Ta geo, gaiñekua, ezta, esaten detena... ba, segun zer zan. Ta erdittikan. Baiña ni... baiña zer zuan haura bata bestiai haura... hola kurioso zertzia. Bai. Eta ni egon nitzan hantxe...
- Arraiñik-eta jaten zenuen?
- Puuu... Hauraxe gehixen!
- Gehien? bai?
- Nere anaia Anizeto ezautu zuan?
- (Hiztuna 2) Bai... granjakua... Joseban...
- Granjan bizi zana? Anizeto.
- Bai, bai, bai.
- Ta... azkengo berbak’e betikua, betikua hoixe: "Badakin ze pasauko jakun guri? Bajau gaittun arraiñian. Ta len okelia [erunan], okelia len, okelia... ta oin arraiñan bajau gaittun".
- (Hiztuna 2) Klaro, len umetan arrain asko ta okela gutxi.
- Bueno, bueno, bueno... ze arrain! Goizian arraiña erosi, eguardixan´e arrainduna jatonan. Ta benga, beti arraiña erosten! Ta gabian arraiña.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia