Soldaduak herrian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-011-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra garaian, soldadu asko azaldu ziren herrira. Beraien auzoko bat, soldadu zegoela, bizi osorako gaixotu zen eta Felisak ez du ulertzen nola garraiatu zuten kobaraino. Kobazulo ingurua nolakoa zen azaltzen du. Soldaduak herrira etorri zirenean, kanpandorrean izara zuri bat jarri zuten, arriskurik ez zegoela adierazteko. Herrira heltzerakoan, soldaduak gose ziren eta etxe guztietan janari eske ibili ziren. Beraien etxera ere nola joan ziren eta bere amak nola hartu zituen aipatzen du. Etxeak bi solairu zituenez, solairu bat beraiek bete zuten. Horietako gela batean, bonbak edo granadak omen zituzten. Elkarri errespetua ziotela dio.
- Proiektua: Mendaroko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Haritz Goikoetxea - Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko urriaren 01a
- Iraupena: 0:05:13
- Erref: MEN-011/012
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k):
Transkripzioa
-Ba, gerra denporan, esan dizuet, ezta? Zela... horra etortzen giñala. Ta ni txikixa nitzan, zortzi urte-o nittun. Eta hor... honei... eske honek ez jon ezautuko! Zaharraua izan bihar huan hik kontu horrek hartzeko! Ta... Soldauak etorri zian alde guztietatikan. Trenbidez asko, ta mendiz, Sahatzu Mendittikan eta hamendikan. Ta nik nakan soiñeko gorritxo bat. Neska koxkorra. Eta Maritxu Kaxinta ta ez hittuan ezautu? Herreru, herreixia auki zeben harek e... eta herrerixia e bai. Eta harei in jakuen mutilla soldau jun zan ta gaixua, ez dakit ze gaixo txarren bat, harrapau zaban ta betiko enfermo... mutil hori. Baiña harek asko letzen zaban, ta asko jakixan harek e! Ta gu, ba, giñan, ba, etxekuak. Hori esan det. Bezinia. Kamiñua bittartez, bezinia. Ta gu... ez zakan umeik eta, solterak zian, bea ere soltero. Eske ez zan gauza haura ezetako. Eta halaxe... nik ez dakit, pentsatzen egon naiz arratsaldian e... baiña haura zela karriatzen zeben, haura mutil haura! Ez zan gauza ibiltzeko ta! Gaur etorri jata gauzia burura: "baiña hori zeiñek ete daki haura zela karriatzen zeben?", esaten naban, zu! Ta halaxe, honaxe ekartzen zeben. Hona, kobazuloa o... honaxe. Kanpuan egoten giñan. Hor zan arbola... hau ez zan orduan hola... dana bedarra zan. Hau guk, ba, hau etxe hau in gendunian diferentetuta gerau da. Eta bedarra, hor sagar arbola bat, bost kantoe bat edarraua, gozuaua...! Eta majo jaten genduan haura, sasoian. Ta halaxe zer da ta... hor abantau zian ja-ta mili... zeak, soldauak zatozela. Aiba dios. Ta nei esan zian horrek mutil horrek: “kendu honi ume honi soiñeko gorri hau!”. Eta beste danak, geo, danak kalea jun zian. Esan zauan eze “ipiñi dixela izara zuri bat kanpantorrian”. Halaxe bialdu zeuen sakristaukua, badakizu, sakristauko etxia zein da? Ta izara zuri bat, ta harek esan nahi zauala “etorri trankil ez dao peligroik ezenik eta”. Ta halaxe...
- Abixatzeko izara zurie jartzen zan...
- Bai. Ta halaxe hor eskillarak zian eta tapa-tapa-tapa-tapa etorri zian kalea. Geo, kalea etorri zian eta gosia galanta harek!
- (Hiztuna 2) Soldauak.
- Soldauak. Eta etxe guztietan, ba, merixendia ipintzeko eta holaxe. Ta nere ama e... jun zan kalea ta klaro, hori etxe hori, ba, bi piso dakaz txikixak, baiña goi ta beheko ibiltzen giñan. Eta halaxe, jun giñan ta atia zabaldu ziguen... Hasarre etorri zian, dios! Eta emateko eurei merixendia eta ez dakit zer... Nere amak beti kostunbre edarra. Zenbat aldiz esaten diuet honei. Mantel zurixa botatzen zion harek mahaixai. Gauza gitxikin luzitzen jonan harek! Zenbat gauza aukiko zeban, ba, koittau harek! Zakan irabazixa, baiña... aittak ez zaban asko irabazten, baiña... zakana ondo zertzen zeban harek... administrau.
- (Hiztuna 2) “Lucía”.
- Eta... Egixa den e...! “Era fina, e... ene... fina, limpia y trabajadora; todo tenía”. Harek ez jittun ikusten oingo gauzak! Esaten det nik, "ene! ze esango ete likitx!". Ta halaxe ipiñi ziuen merixendia. Ein zittuan tortillak eta gauzak eta ahal zittuanak, ardau ta ogi ta, eman ziuezen nere ama horrek eta danak argi-argi ipiñi zittuan segittuan. Segittuan danak kanbixau mutillak!
- (Hiztuna 2)... gosetuta...
- Gosiak, gosiak gaizki etorri zian. Eta halaxe merixendau zeben. Ta geo, klaro, bi piso esan dizuet ba zera... ba bat eurontzat eta bestia guretzat.
- Okupau in ziuen.
- Okupau in zeben eurak.
- Denpora asko?
- Ba... denporatxua, denporatuxa. Bai. Ta guri esan ziun eze... bueno, kuarto batera ez juteko, bonbak zaozela ta harei ez heltzeko. Ta erakutsi ta... goguan dakat holakotxe potolotiak e... holakotxe illunak... holakotxiak zian. Esku-bonbak o ziala o ez dakit zer. Eta kontu esan zion kuartoa jun eta harekin ez jolasteko. Porke guk eozer ein geinxan, umiak giñan ta! Ta halaxe errespetau gendun. Kitto.
- (Hiztuna 2) Eta eurak, ama, errespetatzen [zinttuen]?
- Bai, bai, bai, bai.
- (Hiztuna 2) Zintzuak zian?
- Oso, oso. Oso zintzuak. Oso zintzuak. Oso, oso e... bata bestiai errespetua demasa. Bat hil in zala edo zeakua... naparra o... esan ziena. Bestia andaluza o zala... bi hil ziala o gerran.
- Kanpotarrak zian?
- Bai kanpokuak, kanpokuak.
- (Hiztuna 2): Nacionales. Osea, horrek izango zian...
- Kanpokuak, kanpokuak.
- (Hiztuna 3): Gaiñera, ez zixon eman zeoze Ama Birjiña txiki bat edo?
- Bai, bai. Ba haura ganbaran nei bueltaka azaldu eitten jata hor beheko etxian, e! Ama bir... zea, Milagrosa txiki-txiki bat eman zian txapa baten. Ta haura noixian behin azaldu eitten da hor ganbaran.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!