Mendaro (Gipuzkoa)

Mezak, aitortzak eta prozesioak

Mezak, aitortzak eta prozesioak <p>Elizara igandero joaten ziren, derrigorrezkoa zen orduan. Apaiza aipatzen du. Hilean behin aitortzera joaten ziren eta bedeinkazioak egiten zituzten, ogiarena esaterako. Aste Santuan prozesiora joaten ziren dotore jantzita. Meza erdaraz eta latinez izaten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-008-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Elizara igandero joaten ziren, derrigorrezkoa zen orduan. Apaiza aipatzen du. Hilean behin aitortzera joaten ziren eta bedeinkazioak egiten zituzten, ogiarena esaterako. Aste Santuan prozesiora joaten ziren dotore jantzita. Meza erdaraz eta latinez izaten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta orduan jendia oso fededuna zan?
- Bai, biheko. Elizaa... bueno...
- Domekero juaten ziñaten?
- Biheko. Jaiero!
- Derrigortuta edo?
- Bai, derrigorra bezela... obligaziua. Haura derrior ein bihar zan.
- Bataiua ta... eitten zenuten ere.
- Bai, bataiua ta danak. Horrek prepezioz. Bai.
- Eta apaizak, ordunguak, zeintzuk zian? Bertakuren batzuk, Mendaroko...
- Bai, Mendarokuak... Don Endrike Txokolaterokua. Harexe euki genduan urte askuan. Ba, bea hil arte.
- Ta konfesatzea juten ziñaten?
- Bihako.
- Noiz?
- Ba, hilian behin eo bi hilebetetik o... ta gogor hartu, gaiñea, eitten zaban!
- Eta itten zenuten ogixa bedeinkau? Urte osuan armaixuan gorde... ez lizuntzeko? Ta bestelako egunetako ogixa lizundu. Eta Gabon-gabeko hau... o koskorra gordetzen gendun... hurrengo Gabonetan txakurrai, egosi ta txakurra gaixotu ez dain bedeinkautako ogi koskorra. Hartako gordetzen gendun urte guztian haura.
- Eta Aste Santuan, berriz, prozesioetan ibiltzen ziñan?
- Bihako.
- Nun egoten zan prozesiua?
- Azpilikuetan, gu. Han ibiltzen giñan ta.
- Bai? Kandelak eskuen eramanda edo zelan...
- Ez, kandelaik ez det uste. Bestela, dotore jantzitta bueno...
- Eta sorgiñen kontuak eta entzun dezu sekula hemen inguruan?
- Ez, hemen inguruan sorgin kontuak ez det... esaten zeben baziala ta hau ta hori, baiña ez...
- Eta amaman garaixan edo ez...
- Ez, ez, ez,... amamak "ez" esaten zaban.
- Eta mezetan zauazenian ze abesti kantaten zenun?
- Elizan ontxe antzea kantatzen dana. Ez dakit nik. Nik ez naban kaso haundik eitten.
- Euskeraz, ez?
- Bai, ba... euskeraz o... ez, erderaz ematen zeben mezia ta! Ez genduan ondo entenditzen! Entzun gendula zeoze ta!
- Ta latinez [...] ikasteko...
- Bai, ba, hori ingo zeben eo... ez dakit zelan eitten zeben!

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia