Mendaro (Gipuzkoa)

Otorduetako jakiak

Otorduetako jakiak <p>Igandeetan, haragiz lagundutako garbantzuak izaten ziren jaki preziatuena eta, astean zehar baba jaten zuten gehienean. Urtebetetze eguna ospakizunik gabe pasatzen zuten. Gabonetan amonak intxaur-saltsa egiten zuen. Amona astean hirutan joaten zen Mutrikura astoa hartuta arraina erostera eta, ama, berriz, goizeko bostetarako Elgoibarrera, argia izan zezaten petrolio bila.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-008-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Igandeetan, haragiz lagundutako garbantzuak izaten ziren jaki preziatuena eta, astean zehar baba jaten zuten gehienean. Urtebetetze eguna ospakizunik gabe pasatzen zuten. Gabonetan amonak intxaur-saltsa egiten zuen. Amona astean hirutan joaten zen Mutrikura astoa hartuta arraina erostera eta, ama, berriz, goizeko bostetarako Elgoibarrera, argia izan zezaten petrolio bila.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Jatekua, amama e...
- Ene... Baba gorri ederra, ta azia ta...
- Egun normal baten...
- Ba, jaixan, ba, garbantzua kaleko okeliakin. Hori jaiero e... tomatiakin aparte... jaixan. Baiña astian, ba, tokatzen moduan babia ta gora ta behera... ta gauza bati beti gustora.
- Laster zure eguna da, datorren astian. Zuk zure eguna zelebratzen zenun etxian?
- Ezta pentsau ere! Ixilik pasau, gaiñea!
- Bai?
- Bai. Umien euna plazan ta itten gendunian... umien euna... kafia ateatzeko harei ta amana ta aittana ixilik. Ta aitta, berriz, Andramaix egunekua zan, egun grandekua, ta haura zelebrau eitten zan. Baiña gu bestiok ixilik, tapatzen... geure eguna. Ezta pentsau ere!
- Bai? Orduan ez zenuten jaten ezer espeziala bertan egunian?
- Ezta pentsau ere! Ezta pentsau ere! Oin eitten dittue oin zahartutakuan.
- Gabonetan zer jaten zenuten?
- E?
- Gabonetan?
- Ai... turroia etxian inda amamak intxaur-saltsiakin. Haura bai turroia! [...]
- Jatekua ez zenuten erosten ez? Etxekua...
- Itxekua ta bai, kaletik'e zeoze ekartzen gendun, baiña gitxi... Itxian hartutakua gehixena.
- Arraiña jaten zenuten?
- Bai, gure ama astian hirutan Mutrikura astuakin juten zan plaza. Ta handikan beti arraiña ekartzen zaban... txitxarrua eo hola zeian... ta beti... astian pare bat aldiz zea... jaten gendun arraiña.
- Ta ferixeta zuek jun eitten ziñaten?
- Bai, bihako jun Elgoibarrea argixa ekartzeko. Petroleo argixa... argi eitteko... petroleota zortzixan-zortzixan Elgoibarrea.
- Ta zuek berduria eramaten zenuten saltzeko.
- Bai, astuakin juten giñen Elgoibarrea ta honuzkuan jenerua. Hori zortzixan. Elgoibarrea petroliota. Baiña Mutrikura astian hirutan juten zan gure ama. Goizian bostetan jaiki ta zazpiterdietako Mutrikuko plazan eon bihar jenerua salduko bazan!

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia