Mendaro (Gipuzkoa)

Mendaroko eskolan ibili zen 7 urtera arte

Mendaroko eskolan ibili zen 7 urtera arte <p>Umetan, eskolara, Mendarora joan zen baina etxeko lanek ez zioten uzten beti joaten. Zazpi urterekin jaunartzea egin eta eskola utzi zuen. Igande goizetan monjetara joaten zen eskolaz kanpo ikastera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-008-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetan, eskolara, Mendarora joan zen baina etxeko lanek ez zioten uzten beti joaten. Zazpi urterekin jaunartzea egin eta eskola utzi zuen. Igande goizetan monjetara joaten zen eskolaz kanpo ikastera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta umetan eskolara nora juten ziñan?
-Mendarora Azpilikuetara. Zortzixan behiñ, hamabostian. "Ba, oin ganauak zainttu bihar dia ta ez dao juteik eskolara". Etxian.
-Zenbat urte arte jun ziñan?
-Ba ez dakitt, gerria etorri zanien gero hamabostian behin jutioi, gero eskolaik be geratu giñen. Akabo gero gehixo. Gero mojak jai goizian ordubete bat ematen zeela ta mojetara apur bat haraixe juten ibili ta haintxe primia ematen haintxe ikesi. Jaixan, e, astian pentsau ere ez.
-Eta hasi, zenbat urtekin hasi ziñan?
-Ez dakit ba nik. Zazpi urtekin in naban komuniua. [Amamai] buruz ikesi kantuan ta errezatzen ta komuniua, ta zazpi urtekin komuniua. Ta erretratua atarata hortxe daukat.
-Eta eskola zazpi urtekin baiño leheno.
-Ez, zazpi urtekin etxian ikesitta daola ta komuniua eraiñ ta kitto. Ta gero eskolara ez zauen jun biharrik. Komuniua ein zabala ta bazakixala ta. Primatzen ez nakixen. Ta gero hori gerria amaittu ta monjak Madre Isabel ta haretxek jai gozian atrasauei. Ordubete bat eitten gendun ta hantxe ikesittakua besteik ez dakat. Justu-justuan primau bakarrik. Kontuak atara ta buruz.
-Eta maixu-maestrak zeintzuk ziazen, monjak?
-Ez dakit nik. Ez, Azpilikuetan maixu bat, ez dakit zela zan izena egon zana...
-Kanpotarra zan edo?
-Bai, kanpokua, kastillanua.
-Eta nolakuak zian, gogorrak zian?
-Atzaparretan blastiua ta bihako zuzen.
-Eta libururen bat edo bazakazuen, kuadernon bat edo?
-Pizarria izeten zan, letrak ein ta borrau. Paperian eskribitzeko ez genkixan ta.
-Orduan ez zauan monjetakua Mendaron edo?
-Bai, monjetakua hasitta, gerra aurretik zauan monjak ematen eskolia. Nere edarekuak monjetan eskola asko ikesitta dia Mendaron. Bai, Garagartza partekuak eta bai. Guk Azpilikuetan gendukan Mutrikukuaa zalako debalde, ta Garagartzara jun bihar bazan pagau in bihar zan. Ez zauan diruik. Ta gero akabo.
-Ta zer egiten zenun, goizian eskolara jun ta atsaldian lanera?
-Ez, kalian bokadillua, bazkaixa eiñ, Artetaiño ezin jun ba ordubete bidian etxera, kalian egon ta gero atsaldian zertu ta atsaldian etxea; juten giñenien.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia