Elgeta (Gipuzkoa)

Jaunartzearen inguruko kontuak

Jaunartzearen inguruko kontuak <p>Jaunartzean arropa berriak. Jaunartze handia eta txikia. Gero ospakizuna etxean. Beti izaten zen jateko bereziren bat, etxean egindako arroz-esnea, esaterako. Doktrina.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-003-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jaunartzean arropa berriak. Jaunartze handia eta txikia. Gero ospakizuna etxean. Beti izaten zen jateko bereziren bat, etxean egindako arroz-esnea, esaterako. Doktrina.

Transkripzioa

- Kumunixua ta ein zenduzenian erropa espezialik…
- E? Erropa espezialak!
- Zelebrasiñoren bat edo eitten zenduan?
- Bai, bai, bai, bai, bai, bai. Erropa barrixak. Nik oindio bistan daukat zelako soiñekuakin iñ neban kumunio haundixa. Txikixa ahaztuta daukat, baina haundixa… Txikixakin mantillia erre notsan beste bati. Kandeliakin fan biha zan eta beste aurrekaldekuai su emon notsan kokotian. Bai ba, kandelia ta mantillia ta trastiak… Mantillia holan kolokauta eta nere aurrekaldekuai su emon notsan. Zein zan oin ahaztuta daukat, baiña aldamenetik etorri zan beste bat eta emetau zotsan bizkor e! Komunio haundixa ze erropakin in neban daukat bistan ta fotografixia be bada gaiñera haren soiñekuena.
- Zelebraziñoren bat ein zenduen etxian?
- Bai, gero etxian zelebraziñotxua beti itten zan. Bai, oilo haunditxuaua ero, ingo zan zeozer. Edo arrozkoletxia gaiñerako edo… Eztaizu? arrozkoletxia be postre ona zan e, baserriko esniakin. Ai nik oin zenbat bidar kentzen dotsatenian hemen tapoia esniai, esaten dot “hau ez da esnia ta ez da ezebe! Ezebe ez dauko honek gustoik esnianik”. Baiña… Han, hare arrozkoletxia, hombre! Etxeko baserriko esnia, holako natia eitten jakon esnia. Hori, hori, horixa ederra… Harek bai! Zeozegaittik hanka zuzenak euki giñuzen guk, esnia edanda!
- Dotriñia esan dozu letra guztiak…
- Letra danak!
- Letra danak jakiten zenduzela… E dotriña liburua ze zan orduan erderazkua?
- Dotriña txiki-txiki txikixa zan, baiña lodi-lodixa e. Guk ikesi giñuana, txikitxua baiña potolua e.
- Eta erderaz dana? Ero?
- Ez, euskeraz izengo zan e.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia