Elgeta (Gipuzkoa)

Erlijioaren indarra

Erlijioaren indarra Erlijioaren indarra. Gurasoak oso fededunak. Doktrina guztia ikasi beharra zegoen jaunartzea egiteko. Pazkoa sasoian, txartela.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-003-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Erlijioaren indarra. Gurasoak oso fededunak. Doktrina guztia ikasi beharra zegoen jaunartzea egiteko. Pazkoa sasoian, txartela.

Transkripzioa

- Ama eta aitta, esan dozu baiña fede haundikuak ziala, ez?
- Bai, bai, bai. Religiosuak eta fede haundikuak zian. Eta formalak gaiñera e. Oso, nik e satisfaziño haundixa dakat horrena, nere gurasuak ziala oso onak.
- Orduan e, abadiek eta indar handixa zeken…
- Bueno, abadia zan dana.
- Berak, berak […]
- Abadiak, abadiak etxian be ainddu eitten zeban, kanpoko etxian be, abadiak. Ni e, nik e dotriñia ikasi nebana Don Eusebio Bereziartua. Etxata ahaztu, neretako ona izen zan, bederatzi urtekin komunio haundixa in neban. Ta ezeuan dotriñan letraik nik ez nekixenik. Hori ikesi neban e, dibidir ez baiña, hori bai e.
- Dotriñara ze juaten ziñazien...
- Dotriñara...
- Astian behin?
- Bai, ta etxiak ikesi! Etxian ikesitta! Ni pekataria ta, bueno, bueno, iñun dianok e nere [...] eta kredua ta salbia ta… Dotriñak daukazen letra danak, pekatu kapitalak eta beste guztiok nik danak nekittezen. Todo sabía.
- Orduan e…
- Komu… Bigarrena… Dotriña dana ikasitta ein bihar zan bigarren komuniua ta beatzi urtekin ein neban bigarren komuniua, dotriña dana ikasitta. Ez zeuan letrarik nik enekixenik. Dotriñia.
- Komunixua eitteko txartelen bat edo bihar... Bihar izaten zenduen edo…
- Bai. Hori gero.
- Hori gero.
- Urtero-urtero in bihar da pazkuaskua. Ta ha txartela emote zeban sakristiñan, abadiak. Ta etxeko danendako etortzen zan txartela. Bakotxa bere izena atzekaldian ipinitta. Da baten bat badau eztabena eiñ, han agertuko zan gero elixan. Bai, pentsaizu, que exclavitud! e? Bai, baiña ez zeuan iñor in bihar ez dabenik e. Konfesiñua ta komuniua urtekua bandiduenak be ein in bihar zaban. Ya está!

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia