Baserritik bizi izan ziren
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-008-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Mendaroko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Jagoba Cobos
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 27a
- Iraupena: 0:02:07
- Erref: MEN-008/002
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
-Etxia zelakua zan?
-Ba etxia ointxe bezelako etxia.
-Zenbat
-Oin ganbixau... Bi piso, ganbaria goixan.
-Eta zenbat gela?
-Lau eta salia.
-Eta danak batea eitten zenuten lo?
-Lau kuarto haundixak eta edarrak.
-Anai-arrebak danak batera lo?
-Ez. Danak bakoitza bere kuartuetan.
-Eta danak bizi ziñaten baserritikan.
-Bai basarrittik. Ez zeuan besteik.
-Zer zeukazuen?
-Gaztaiñia ta sagarra ta edarrak.
-Eta bestela animalixak edo?
-Bai. Ardixak hirugogeta hamar bat ardi eta astuak bi, eta kaballuak eta. Motxaillak batek halako kaballo edarra harrapau ein ziguen. Harrapau motxaillak kaballua eder askua.
-Eta amakin, ama ze egoten zan, etxian?
-Bai. Geratu barik lanian souan.
-Souan da...
-Dana, artua ta babia ta. Bedarra ekarri ta, ganauei jaten eman eta. Ta aitta berriz iketza eitten.
-Ikatza eitten?
-Bai.
-Nun?
-Arnon. Iketza mordua. Hari laguntzera. Geu be bai aixkoran, egurra txikittu ta txondorrai betegarrixa eman ta itteko.
-Ta garbittu, josi, plantxau eta hola?
-Ba horrek etxian in bihar.
-Hori andrazkuak?
-Bai, hori andrazkuak. Umia zainttu ta gizonezkuak pentsau ere ez. Emakumiak umia zaintzen.
-Eta amak ezkondu aurretik etxetik...
-Krieda egonda haura basarrixan. Amama.
-Nun?
-Idi(a)zabalen egon ei zan krieda. Handikan ezkondu Saratzura.
-Urte askuan egon zan?
-Bai. Larogeta bi urte pasau zittuan, gure ama hil zan larogeta birekin hil zan.
-Eta ezkondu aurretik lan urte askuan ein zaban?
-Hogeta bost urtekin ezkondu ei zan gure ama.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!