Garia entregatu behar; ogia errazionamenduan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-004-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Garia entregatu egin behar izaten zuten irin-fabrikara. Deklaratu egin behar izaten zuten zenbat gari hartzen zen etxean; eta, errekisatzera ere etortzen zirenez, beldurrez egoten ziren. Ogia errazionamenduan ematen zieten; gogor-gogorra izaten zen. Okinarekin gertatutako pasadizoa.
- Proiektua: Mendaroko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Haritz Goikoetxea
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 28a
- Iraupena: 0:01:32
- Erref: MEN-004/009
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Orduan ibiltzen izan baserririk baserri? E... begira aber e...
- Alaba: Rekisatzen.
- Rekisatzen edo?
- Bai, bai, bai. Basarrixetan-ta ibiltzen zian orduan ze jenero zauan ta zer zauan ta... Jentia argi egoten zan. Kenduko zebela garixa’re, ba, honenbeste apuntau ta haura baiño gehixao baldin bazauan ta harrapatzen baldin bazaben ez dakit ze ta! Jesus! Bilddurra lauorrixan beti!
- Bai. Entregau in bihar izaten zan, ez?
- Entregau, entregau in bihar izaten zan... garixa ere.
- Eta nora entregatzen zan, aiuntamentora edo...?
- Aiuntamentura? Pabrikaa eman biheko zan, hortikan gero... Irin-pabrikia zauan hamen ta horra. Ta gero, hortiken eurak arreglauko zien, horraa emanda.
- Ta ogixa razionamentuan emoten zetsuen?
- Razionamentuan? Razionamentuan e... azkeneko... badakit urte baten zelakua...! Hola bota esnetaa edo... ta "klox" harri koxkola bezelaxe hondoa juten zan. Baten, ondo goguen dauket, orduen jolas gogo ona eukitzen gendun hala ere ta bihar'e bai. Ogixori eman diu ta ogi zatixa soltau jako, ta tira diou atzea panaderuorri ta joten dau kokotien! Beraatik ez ziun asko inporta. Andria zauen han ta harek ipini ziun begirakunia...! Ez zakon asko gustau!
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!