Mendaro (Gipuzkoa)

Ogi zuriaren gosez

Ogi zuriaren gosez <p>Behin, Intxaustiko andreak estraperloko ogi bat eman zion. Asto-otarrean sartu zuen; baina enkargu bat egitera joan, eta ogi erdia falta zitzaiola konturatu zen. Lapurtu zuenak bera izan zela aitortu zion handik denbora batera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-004-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Behin, Intxaustiko andreak estraperloko ogi bat eman zion. Asto-otarrean sartu zuen; baina enkargu bat egitera joan, eta ogi erdia falta zitzaiola konturatu zen. Lapurtu zuenak bera izan zela aitortu zion handik denbora batera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Alaba: ... estraperluan ibiltzen pixka bat ala?
- Estraperluan zerekin? harekin ogixakin ala?!
- Alaba: Ez, baiña garixakin o...
- Estraperluan ibiltzeko haura baiño hobia nahi leuke! Beste bat esango dizuet. Beai... honezkero enterauta igual dao, leheno’re esan itten det nik eta! Eman ziun Intxaustiko andriak hor... estraperlorako eukitzen zaban ogixa zurixa harek. Sartu dit bat galtzarpera ixiliken. Asto-otarran sartu det hor ta... Lehen sastrerixia zaharra hamen behien zan. Zu ez zea akordauko.
- Alaba: Juantxun-ta etxian...
- Ez.
-Hortxe behien. Ta sastrerixara zeozetara juteko, laga naban han Arranbideko pasuan ta atzea jun naiz ta... ogi erdi bakarrik astuen! Haura zan penia! Neu ogi erdixorrekin, baiña... erdixe han laga zien. Gero, Anton Bakero, ezautzen dozu? Deban bizi dana. Karmen ta Ospasko Joxepan anaia.
- Alaba: Txikiko Joxepa.
- Zein?
- Ospastxikiko Joxepa.
- A! Bai, bai, bai.
- Alaba: Luisen ama.
- Bai.
- Alaba: Haren anaixa.
- Anaixa ez.
- Haren anaia, Antonio, Deban bizi dana. Haura mutil koskorra hor ibiltzen zan gora ta behera ta... Esan nion baten: “Etorriko al haiz gurea?”,“Bai”. Laste in gendun tratuoi ta etorri zan nerekin. Ta gero ekitzen zion ez dakit ze... ama Elgoibarrea jun ta ez dakit ze jandakua, gazta osua jan ziona, ez dakit ze inddakua ta... "Hiri astotik harrapauta ogixa janda [...] ni!”, “Hi izan hitzan?” ta “Bai, Joxe Agustin ta bixok”. Pekatuoi zelan.. denporalian nere ogi erdixan berrixori dana enterau nitzan.
- Bueno, behintzat erdixa laga zeben, ezta?
- Alaba: Esaktamente.
- Bai, bai. Nahikua in zeben e... ume harek eitteko. Ta eurek [esaten] zeben orduan gosia. Ogi gosiak.
- Klaro, bai.
- Alaba: Eta gero eurak baserrixan... Haura Agarrera jun zan gero. Morroi egon zan Agarren haura gero.
- Bai.
- Gero Agarren geratu zan haura eurokin.
- Orduan kontau jaonan ba, gero, hara etorri ta gero, ze in zeben.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia