Mendaroko taberna eta dendak
Mendaron Goikoetxeatarren denda betidanik ezagutu du. Geroago jarri zituzten beste denda batzuk ere aipatzen ditu. Herriko garai bateko tabernak: Olianekua, Frontoikua, Emeterionekua...
- Proiektua: Mendaroko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Haritz Goikoetxea
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 28a
- Iraupena: 0:02:00
- Erref: MEN-004/003
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Merkataritza, dendak (kokapena) , Aisia » Taberna giroa » Tabernak eta jatetxeak
Transkripzioa
- Mendaron esan dozu tabernia egoten zan ez Arnobaten?
- Tabernia?
- Bai, ez?
- Bai.
- Herrixan bazauan tabernarikan eta dendarik eta holakorik?
- Hamen Mendaron? Bai, dendia bai.
- Bai?
- Goikoetxeatarrak... ez zea zu?
- Bai, bai, bai.
- Ba Goikoetxeatarrak nik beti hor ezautu dittut.
- Bakarra hori zeuan? Denda hori bakarrik?
- Denda hori bakarriken? Azpillikuetan gero-gero ipiñi zeben Olianekua. Olianekua besterik ez zauan hamen dendaiken. Garagartzan bestia egon zan.
- Eta tabernak eta?
- Tabernak... tabernak e... Olianekua, Prontoekua, Emeterionekua... Emeterionekua ez dakit geo zabaldutakua edo... ez dakit zan ni txiki denporan Emeterionekua. Lizantzonekua bai. Horrek bai, baiña Emeteriona ez dakat seguru e. Hori gero ipiñittakua izango zala uste det baten batek, edo Valentiñen... Valentiñek ipiñiko zaban? Ez dakit seguru.
- Ta Garagartzan Txikitxonekua?
- E?
- Garagartzan?
- Garagartzan... Mateonekua. Ta... beste tabernarik bazan? Ez zan izengo.
- (Hiztuna 2) Txikitxo.
- Txikitxonekuak? Txikitxoneko tabernia [bihar hamen]!
- (Hiztuna 2) Txikitxonekuak tabernia euki zeben... mojen pare-parian.
- Euki ingo zebe bai...
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!