Markina-Xemein (Bizkaia)

Markinako Eskola Laborala

Markinako Eskola Laborala <p>Markinako Eskola Labrorala 1950 urte inguruan egin zuten, 1950. Lehen, bertan ikasten zutenek 'Esperanza' fabrikan-eta sartzen ziren beharrean. Orain ingeneritzak ere irakasten dituzte bertan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-058-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Markinako Eskola Labrorala 1950 urte inguruan egin zuten, 1950. Lehen, bertan ikasten zutenek 'Esperanza' fabrikan-eta sartzen ziren beharrean. Orain ingeneritzak ere irakasten dituzte bertan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zera be Markiñen, Eskola Laborala be ein zan.
- Noz hori?
- Ba Eskola Laborala ze urtetan, ez dakit ba nik oin ze urtetan ein zan, baiña...
- Emaztea: "El año cincuenta y..."
- "El año cincuenta o sesenta". Hor inguruen ixengo zan. Ein zan Eskola Laborala ta hor Eskola Laboralak biher asko ein dau jentiek ikesteko. Orduen hor biherrien ibili zienak ezagun ixeten dabe gero biherrako jakin eitten dabe martxie zelan. Oin ia kategorixa haundixaz, baiña ordun lehenenguen ba, ez zan horrenbestekue, baiña oin bai, oin ia Eskola Laboralak ia kategorixa haundixe dauke. Gure loba batek be hortxe ein dau ingenieritza.
- Bai, nik ezetuten dot jentea hor ibili dana.
- Bai, ia ingenieritza eitteko ba "ya es categoría".
- Baia lehen ez zan egongo ingenieritza.
- Ez, horrenbesteik ez, baiña hor biherra eitten ebenak ezagun izeten zien, hor ikeste ebenak ezagun izeten zien gero biherrien. Ia neure kintxue, Federico Pradera, kasu baterako. Ha geure kintxu zan eta hortxe hasi zan ikesten. Ez, ha Eskola Armerian hasi zan ikesten.
- Emaztea: Eibarren.
- Eibarren, "Escuela de armería". Hau ez euen ondioik eta. Baiña "Escuela de armerían" be han ein ebenak ezagun izeten zien Eibarren. Ta Markiñen hortxe Caja Laboraleko zerien ikesi ebenak ezagun-ezagun izeten zien. Ze biherra junde jakitten dabe zer ein.
- Klaro, bertan ikesi eta...
- Espezializau.
- Bai.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia