Markina-Xemein (Bizkaia)

1934an 'Esperanza' fabrika

1934an 'Esperanza' fabrika <p>1934an 'Esperanza' fabrika Markinara etorri arte, letoi-lantegi batzuk baino ez zeuden. Beraz, ordura arte gazteak letoi-lantegian hasten ziren, edo pilotan, bestela. 'Esperanza' fabrikan armak egiten ziren, morteroak. Markinan ez zegoen langile kualifikaturik, eta Gernikatik eta Elgoibartik ekarri zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-058-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1934an 'Esperanza' fabrika Markinara etorri arte, letoi-lantegi batzuk baino ez zeuden. Beraz, ordura arte gazteak letoi-lantegian hasten ziren, edo pilotan, bestela. 'Esperanza' fabrikan armak egiten ziren, morteroak. Markinan ez zegoen langile kualifikaturik, eta Gernikatik eta Elgoibartik ekarri zituzten.

Transkripzioa

- Ta orduen zu Markiñen bizi izen zara, kalean, ezta? Herrian.
- Bai, bai, bai, hamentxe. Hamentxe berton, ointxe bixi garen... bueno, hau gero ein gendun, baiña lehen honetxen aurreko...
- Ta asko kanbiau da Markine zure ume denporatik hona?
- Bai, bai, asko-asko.
- Bai? Zetan ikusten dozu kanbiau dala ba?
- Oingo biximodue ta lehengo biximodue hamen diferentie zan. Jesus...! Hamen pelotarixe ixen zan gero asko. Hamen gero pelotarixe ixen zan, ba, fabrikie, “Esperanza y compañía” fabrikie etorri arte dana hamen pelotarixek. Ze ez euen bestelako... latonerixa batzuk euezan, latonerixa batzuk, eta ez euen beste industrixaik hamen. Eta gero etorri zan "en mil novecientos trenta y cuatro", mille ta beratzirehun ta hogeta hamalauen, etorri zan “Esperanza y compañía” fabrikie. Ta ha etorri zanien, ba, fabrikie ein eben barrixe ta... barrixe ein eben. Ez euen hor... soluek euezan bakarrik eta soluek erosi ta fabrikie ein eben. Eta Markiñen ordure arte pelotarixe, biherra topetako, pelotarixe, eta latonerixa batzuk baeuezan, baiña harek be oingo aldien jente gitxi eukitten eben. Ta hoixe zan Markiñeko industrixie. Ta pelotie.
- Jendea ez zan joaten Ondarrure ta holan? Itsasora ta holan?
- Ez, ez, itsasora ez. Hemen jentiek ez dau euki itsasora juteko kostunbreik.
- Ta hori industria hori esan dostezune etorri zana, ze izen eukon?
- Esperanza y compañía.
- Ta zer eiten euen?
- Armamentuek. Morterue, generalmente, mortero. Mortero 48, mortero 52 eta... morteruek. Baiña oingo aldien mortero txikixek, baiña hori asko saltzen eben. Hamen lehenengo hasiko zien, lehelengo hasiko zien, ba, zenbat personal? Berton be ez euen, ordun ez euen Markiñen ofizialik, torneruek eta mandrinadorak eta erabiltteko, ta jentie ekarri eben Gerniketik eta Elgoibartik. Eta gernikarrak asko etorri zien Markiñaa, fabrikie handik ekarri eben ta. Ta gernikar asko. Ta horrek ofizialak zien lez, horrek ixen zien bihergin klasifikauek Markiñen. Gero bertokuek ikesi ein eben bertoko jentiek be. Baiña lehelenguen horretxek.
- Kanpoko jentea. Bueno, kanpokoa, euskaldunek.
- Bai, euskaldunek bai, Gernikekuek.
- Erdaldunik ez zan etorri?
- Ez, orduen ez zan etorri erdaldunik. Gernikarrak eta elgoibartarrak batzuk. Eta horrek Markiñen ordun inportantie zan gernikarra, ze enpresesarixue zan gernikarra.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia