Doktrina ikastea eskola baino garrantzitsuagoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-052-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gutxi joan zen eskolara, orduan garrantzitsuagoa zen etxeko beharrak egitea eta. Doktrina ikastea, ostera, oso garrantzitsua zen. Erdaraz ikasi behar izan zuen Juan Josek eta eskolan zigorra jasotzen zuten euskaraz egiten zuenean.
- Proiektua: Markina-Xemeingo ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Etxazarra
- Data: 2013(e)ko uztailaren 17a
- Iraupena: 0:02:27
- Erref: MAR-052/033
- Kodifikatzailea: Ainhoa Etxazarra
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako lanak
Transkripzioa
- Ta eskolan, zelan? Zu gerraostean egongo zinen eskolan…
- Bai, nik lau urte neukezan ordun. Ni bederatzi urtekin sartu nintzen eskolaa. Baiña ordungo, eskolie…
- Gitxi?
- Maestrie be zela-halakue ta inportantzixa handiik ez jakon /etxakon/ emoten ta.
- Eskoleari ez, ezta? Baina doktrina ikistea bai, inportantea izango zan.
- Dotriñie bai! Dotriñia, erderaz gaiñera, ikesi biher. Erderie, hori, zer zan bez guk, baiñe hantxe.
- Ez zendun jakingo zuk erderarik…
- Ze jakin? Eskola jun ta ixilik egon biher. Euskaraz berba eitten bada, kastigue eskolan. Ta erderaz jakin ez… Ixilik!
- Eskerrak gitxi joan zinela, ezta?
- Gitxi, bai. Itturretan, ba, hamasei-hamazortzi bat lagun edo ibiltten giñen eskolan.
- Ta neskak ta mutilek, danak batera?
- Danak batera, bai.
- Eta zenbat urte? Sartu bederatzigaz, ezta? Ta urten?
- Urten, hamaika urtekin.
- Urte bi eskolan…
- Baiña eskolaa jun, noz? Urte bi diarixo ibili ezkero, zeozer. Baiña ni juten nitzen astien baten, edo hamabostien baten. Ardixekin hara jun biher da, edo ardixek zainddu biher dabe /bidabe/, edo besti ein biher da /bida/… atxekixie beti etxien. Nik neuk eskolan…
- Ta ikesi zendun, zer ikasi zendun? Leiduten…
- Pixkat.
- Eskribidu be zeozer…
- Hoixe. Horrek ikesi nittun, leitzen ta eskribitzen ta horrek.
- Ta sumak edo?
- Horrek bai.
- Baite.
- Etxien be ba…
- Etxean be bai?
- Etxien be, beti, apur bat… asti handiik ez zan egoten. Beti egoten zan biherra, baiña arrebak eta…
- Erakutsi eutsuen?
- Jakiñe!
Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!