Markina-Xemein (Bizkaia)

Oinez Frantziara ardiak saltzen

Oinez Frantziara ardiak saltzen Anaia batek Frantziara ihes egin zuen soldadutzarik ez egiteko eta haren bitartez hasi ziren ardiak Frantzian saltzen. Oinez egiten zuten bidea, lau-bost egunean eta leku zehatz batzuetan geratzen ziren beti.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-052-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Anaia batek Frantziara ihes egin zuen soldadutzarik ez egiteko eta haren bitartez hasi ziren ardiak Frantzian saltzen. Oinez egiten zuten bidea, lau-bost egunean eta leku zehatz batzuetan geratzen ziren beti.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Anai bat be, nire anai bat be, zaharrena, soldautzatik Frantzira ihes ein eban /eiban/. Ta gero, ba, haren bittartez ardixek Frantzire asko saltzen genduzen.
- Baiña haraiño joateko, oiñez, ezta?
- Dana oiñez!
- Baiña zenbat egun edo? Bat baiño gehiao bai...
- Hoixe bat baiño gehixa! Lau-bost bat egun biher. Ganauek be pixkat jan be ein biher eben /biben/ bidien, ta ez segixen hartu ta trotien eruen. Egunek biher...
- Egongo ziren holako txabolak, lo iteko... Non gelditu...
- Bai, puntu batzuk baeuzan. Bergaran be bai. Bergaratik Mondragora bittartien, han kruzie dauen lekuen. Gau baten, ordun hirurehun ardikin jun giñen, hantxe. Gaba aillegau zan ta nunbaitten gatu biher gendun /bigendun/. Han tabernie: "Honetxek ardixok gabin eukitteko lekue, nunbaitten zerradura bat edo" ta "Kamiñora urten ez deixen hor trabie ipiniko dotseu /ipinikotseu/ ta hementxe etxe aurrien, plazuelan. Hementxe egongo die". Ta "Bale". Kamiñora salidie zarratu gontsen. Ardixok han plazuelan! Goixaldien izotz bat euen... zuri-zuri-zuri! Pasau zien orture, ardixok. Haren orruadi ta haren zaparradi! Batzuk pasau zienien, bestiek be... gosiek! Hainbeste ardik, ba, bidin e... Bai, Kanpazarren be jataldi bat erain gontsen, baiña... gosik! Batzuk orture pasau zienien, azak eta porruk-eta jaten han, ta haren orruadi ta haren zaparradie! Urten ohetik ta harek etaa ta. Atza plazuelan ipini, pasau zien zuluoi zarratu. Itargi zuri edarra euen. Izotza be zuri-zuri...
- Ta ardiek ortue jan!
- Ortuen. Ardixek ortuen.
- Itzela.
- Pasau, ba itzelak pasetan zien. Oin be paseten die, baiña orduen be bai. Baiña dana hankaz eitten genduen, dana hankaz.

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia