Neskame zegoela, gosea pasa zuen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-015-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra Zibila Aulestin pasa ostean, Gasteizera joan zen neskame. Ez zuen Markinara bueltatu nahi izan, higuina hartu baitzion bere jaioterriari. Urtebetez baino ez zen egon bertan, goseak hil baino arinago, hanka egin baitzuen. 26 pezeta irabazten zituen hilabetean, eta etxekoek amantala baino ez zioten eman.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko azaroaren 15a
- Iraupena: 0:02:18
- Erref: MAR-015/005
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina , Lanbideak » Neskameak
Transkripzioa
- Aulestittik esan dozu juan ziñela kriada...
- Nik Aulestittik alde neban, krixeda, ikusi nebanien, ba han, klaro, hamasei-hamazazpi urte. Alde ein biher! Esan notsen: "Bueno, ni krixeda noie, eta krixeda noie, ba... eta, gaiñera, ez noie Markiñen geratzen", ze nik hartu notsen higuin bat Markiñai... baiña siñisteko baiño handixaue. Egon gure ez! Hartu ta Bittorixa, Bittorixa arte. Ta gero beti bizi izen naz ni kapitalien, ni herri batera bapez.
- Ta zenbat denpora ein zendun Bittorin?
- Bittorixan lehenengo ein neban urtebete, bakar-bakarrik. Ta, gosiek hil orduko, hanka eitteko kontue. Ez zan saso ikusgarrixe! Baiña ogixe artekuek... jan ein gure zeozer, ta han ezebez. Baten sagar bat jan neban, ta bastante txarto! Ez jakuen /etxakuen/ edertuegi begittandu. Eta, bueno...
- Baiña ez ziñen egon monjakaz? Monjakaz egon ziñen Bittorin, edo nun egon ziñen?
- Ez, ez, ez! Etxe partikularra. Ha zera zan, "Registrador de... esto... ¿cómo se dice? Registrador era. ¡Casi nadie!". Alaba bixek institutura juten zien, ta harek karrera polittekin urtengo eben harek neska bixek. Valladolideko jente modue zan.
- Jateko gitxi orduen?
- Jateko gitxi? Jateko ezebez! Dana negurtute.
- Eta jornalik?
- Jornalik... Lotsatu eitten naz, baiña sasoiek ez dau... sasoie sasoie zan. Hogeta sei pezeta hillien. Hogeta sei! Ta ez otsuen emoten ezebez, amantala baiño. Pentsaizu, zelako jentie, e? Ta jente dotorie, fiñe, "formales" ta horrek danok.
Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!