Markina-Xemein (Bizkaia)

Ezer barik etxe eske

Ezer barik etxe eske <p>Bere amaren lehengusina bat errota batera ezkondu zen eta bere ahizpa han egon zen gerran. Bere ama bi ume gazteenekaz Markinara bueltatu eta ezer barik utzi zutenez, udaletxean etxe bat eskatu zuen. Elisabet eta bere neba Aulestin geratu ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere amaren lehengusina bat errota batera ezkondu zen eta bere ahizpa han egon zen gerran. Bere ama bi ume gazteenekaz Markinara bueltatu eta ezer barik utzi zutenez, udaletxean etxe bat eskatu zuen. Elisabet eta bere neba Aulestin geratu ziren.

Transkripzioa

-... Errotakue? Mekasuen! Mille mesede eitten oskun /eittoskun/ harek. Ha senidie gendun. Errotako mutil gazte bategaz eguen ezkondute, lehengosiñie gure amana. Gure aman lehengosiñie ezkondu zan errota batera, seme bakarra euena. Etxekuek! Nire aiztie egon zan han, mutillek, mutil kozkorrak eukezan bi, ta harexek zaintzen. Asi ke, gu Aulestin egon giñen errepartidute: bata etxe batien, bestie bestien, danak egon biherrien leko baten.
Eta gure amak ein eban, Gerniketik etorri zanien gure izekue, ba, -beti burrukie ta pixkat organizetan ekixena zan, eta- alde, gazte bixekin Markiña etorri. Ta jun aiuntamenture ta esan harei: "Zuek topau biher dostezue /biostezue/ nun lo ein. Itxi nozue gizon barik eta oin topau biher dostezue /biostezue/ etxie!" Ta topau ein otsen. Emon otsen /emotsen/ pixu bat, ta esan otsen /esatzen/: "Etorten bada uzaba, uzabandrie edo nahi dana dalakue, ez itxi hori etxiori". Ez eban pagetan ezebez. Eske, baeuken, ala, pagetako? Eta gero gure amai tokau jakon harek gazte bixek, berak urten biher ebala /bibala/ biherra, harei jaten emoteko. Ta guk ze ein gendun? Amari hoba zala segidu ez, danok gosiek hil ez gaitzezan, eta Aulestin geratu nire nebie eta ni. Baiñe ez geunkezan hamabost urte, ta ha zan ni baiño gaztiaue. Ama etorri zan gazte bixekaz. Gero batanbatek erosi ein biher izen eban /izeban/ ha etxie, ta kalien topetan ebanien, esaten ei otsen /esatotzen/: "Zuek etxie itxi biher dostezue /biostezue/". Ta gure ama juten zan aiuntamenture, ta esaten otsen: "Ointxe itxi ein biherko dot /bierkot/ etxie, ze harek, erosi dabenak etxie, ni kalien gure nau itxi". "Ez itxi gero, Juana" esaten otsien. Baiñe eurek be ez otsen emoten ezer hari andriari. Pentsaizu, zelako lapurrek! Eurek be esan biher otsen /biotzen/: "Aiba, hau diruau". Ba ez! Harei ez otsen emoten, debalde eukitteko baiño, errenterue, ta euren permisuaz. Jente modue, e! Holakotxe jente modue euki dogu /eukigu/.

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia