Markina-Xemein (Bizkaia)

Gerra sasoian artoa jaten zuten

Gerra sasoian artoa jaten zuten <p>Gazteak neskame eta morroi lanetan zabiltzala ez ziren gaixorik egoten, sendoak ziren. Gerran, Aulestin zeudela, arto asko jan zuten: morokila, ogia, taloa... Eguzkiak irten orduko solora joaten ziren eta berotzen hasterako beste lan batzuk egiten zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-015-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gazteak neskame eta morroi lanetan zabiltzala ez ziren gaixorik egoten, sendoak ziren. Gerran, Aulestin zeudela, arto asko jan zuten: morokila, ogia, taloa... Eguzkiak irten orduko solora joaten ziren eta berotzen hasterako beste lan batzuk egiten zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zelan gaztiek egon garen krixedatan, esan leike sekulo ez giñela egon gaixorik. Bakixu zer dan hori? Suerte bat lez, ezta? Eztarriko miñe edo holakon bat, baiña bestela... Ba, hori da gaztie ta sendue egotie edo. Guk ein gendune Aulestin da artue jan, sendo! Artue. Artue ez dakixu zer dan? Bueno, batien artue eindde laban, bestien morokille, ta bestien taluek, ta bestien ogixe. Ogixe, siku-siku-sikue, gaztaie lantxeik. Horrek gaztai senduok, ebai fin-fin-fin ta haxe, armozue. Hamabixetan bazkaldu. Goixeko zazpiretan euzkixek hartu orduko, eruten giñuezan solora, ta euzkixek berotzen ebanien beste biher bat egitera: bedarra ebai, ta holan.
Han ez zan egon andrazkoik. Han egon giñen nire nebie ta ni, edozenbat urte.

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia