Markina-Xemein (Bizkaia)

Kandelerio eta San Blas

Kandelerio eta San Blas <p>San Blas egunez kordoia eta jatekoa bedeinkatzen zen, baita elkarrizketa garaian ere oraindik. Kandelerio Egunez kandelak bedeinkatzen ziren trumoi egunetarako.</p>
Tamaina:

San Blas egunez kordoia eta jatekoa bedeinkatzen zen, baita elkarrizketa garaian ere oraindik. Kandelerio Egunez kandelak bedeinkatzen ziren trumoi egunetarako.


Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
Data: 2011(e)ko azaroaren 15a
Iraupena: 0:01:27
Erref: MAR-015/029
Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » San Blas , Aisia » Jai-giroa » Kandelario Eguna

Transkripzioa

- Eta, elixan kanderalixo eta eitten zan hemen, Kandelarixo egune?
- Bai! San Blas eta, hondiño be hori eitten da. San Blas egunien jun eta erun kordoi zati bat eta bedinketu, eta erun bedinketzeko gauza batzuk, jateko. Horrek danok hondiño be eitten die. Eitten die hamentxe, moja mertzedarixen elixan, ze hor egunero hondiño mezie dago, e? Mezie esaten da.
- Bai, baiña zure gazte denboran, Kandelarixo ta eitten zan?
- Dana, dana. Klaro, nire saso denporan elixan gauza asko eitten zien. Asko!
- Ta Kandelarixo egunien zer eitten zan?
- Ba, kandelak erun bedinketzeko, ta gero urte guztixen, iguel, ba, zera euenien... "tormenta y así", ba ixotu, euki kandela bat bedinketutakue, orduntxe egunetan.
- Trumoiek eta...
- Bai, ixotu. Eta bakotxak "lo que se le ocurra". Baiña euki etxien kandela bat bedinketuikue.
- Ze zan, protejiduteko?
- Bai. Holakotxe gauzak eitten die.

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola



Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia