Markina-Xemein (Bizkaia)

Esku garbia

Esku garbia <p>Eskola utzi zuenean, oraindik Primo de Riveraren diktadura zen. Okerra kaleko janari-denda batean hasi zen lanean. Etxean argi utzi zioten hasieratik esku garbikoa izan behar zela, dirurik ezin zela hartu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-013-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskola utzi zuenean, oraindik Primo de Riveraren diktadura zen. Okerra kaleko janari-denda batean hasi zen lanean. Etxean argi utzi zioten hasieratik esku garbikoa izan behar zela, dirurik ezin zela hartu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hamaika urtegaz itxi zendun eskolie?
-Hamaika urtegaz eskolie itxi neban.
-Hondiño diktadurie zan. Primo de Riveran diktadurie...
-Bai. Eta hantxe, krixeda. Ta gaiñera papel ona eitten, e! Ze amak beti esaten osten /esatosten/: "Kasilde, kajan dirue egoten da. Ez pentsau gero hari diruai ikutzeik, e!" "Ama, ezetz ba". Ta juten zanien, nire uzaba-andrian gizona zan etxe bateko administradorie, [Arizaganeko] administradorie. Ta hara juten zien, ba, udan eurek, uzabak, hona etorteko, ba, juten zan andrie, neskak, andrak garbitza juten zienien. Ta esaten notsen: "Erramona, itxi kontaute. Pezetatan, itxi hogeta bost pezeta, eta kuartuek be kontau –kuartue zan calderilla– eta ia zenbat jenero saldu doten". Eta ipintzen osten /ipintzosten/ ta etorten zanien kontetan genduzen ta: "Zu, gauza asko saldu dozuz, e? Daz zazpi pezeta gehixa". Bueno, hori ointxe esaten doten gauzie da, ezta? Eta zera, "Kuartuetan be bada gehixa". Eta umiei poza emoten otsen /emototsen/. Ta esan notsen: "Ama, nik ez dot sekule iñon diruik edo iñon gauzaik hartuko, ze Erramonak izten dau han kaja haundi baten, goittik ekarten daben dirue". Ta ama ein zan estutu. Jun zan denda, esan otsen ze: "Erramona, umiek esan doste /esaoste/ berak dakixen lekuen izten dozule dirue". "Bai, baiñe zure neskatuek hondiño ez dau ezebe ikutu. Ez ha zaintzen nauelako, baiñe bai norberak jakitten dau, ba, ene, lau pezeta itxi dittuaz /itxittuaz/, edo hogei pezeta itxi dittuaz. Ez, esku garbikue da". Oin, bost pezeta saltzen baziñuzen, gailletatxu bat obligaziñoie lantxeik izeten zan emotia. Ta hak latie zabaltzen ebanien, gailleta zati bat baeuen, ha ahora sartu barik ezin itxi. Ta ha pozik ikusten eban, ze niri jaten emoteko afana eukitten eban harek andriek eta. Ez, horretan, Jaungoikuai eskerrak, aittek esaten eban sekule iñor ez jakuela /etxakuela/ jun, ez sagar lapurretan, ez diru lapurretaik gitxia.
-Ze denda zan?
-"Comercio de comestibles". Jateko kontue.
-Izenik edo euki eban?
-Erramonanekue, bai.

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia