Atxilotu eta kartzelarainoko bidea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-012-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bere aita hil eta handik hilabete eta erdira, atxilotu egin zuten Zamudion, Esperanza lantegia bertan egon baitzen sasoi hartan. Atxiloketa momentutik Orueko txaleteko kartzelara eraman zutenekoa kontatzen du pasarte honetan.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko azaroaren 15a
- Iraupena: 0:01:43
- Erref: MAR-012/008
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
Aitte hil eta hillebete t'erdire detenidu niñuen Zamudixon, ta erun niñuen, guardia zibil biren erdixen, erun niñuen. Ni jente askok ikusi niñuen, trenin pasau zienak, ezaunek eta. Ni trankil niñoien. Baiñe, Sondikerutz hartu gendunien, billurre sartu jaten, ze Sondiken berotu eitten eben /eitteben/ eta. Bueno, han itxi genduzen lehenengoko guardia zibil parejie ta beste pareja batek ta soldau bat. Urten gendunien kuarteletik esan osten /esaosten/ soldau, bueno, guardia zibil gazte batek: "Yo a ti no te llevaría ahora a Bilbao. Te pegaría un tiro y te dejaría aquí en la cuneta". Esan notsen: "Oiga, ¿qué le he hecho yo a usted para que me hable así?" Ta harek soldauek begitzen osten /begitzosten/ esaten: "Cállate, que éste es malo...". "Pues por vosotros estoy yo sin mi mujer". "Ahora, por ejemplo no, pero estuvo dos meses de recién casados sin la mujer". "¿Pero yo qué culpa tengo si fueron ustedes los que sacaron la guerra?" Bueno. Eta neukezan Bilbon sei guardia de asalto, kamioneta baten, ta erun niñuen "al chalet de Orue".
Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!