Sabino Aranaren ogerlekoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-012-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bere etxean Sabino Aranak bere aitari emandako ogerlekoa zuten. Hauteskunde batzuetako aktak jasotzeko bere aita aukeratu zuen eta orduan eman zion.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko azaroaren 15a
- Iraupena: 0:01:25
- Erref: MAR-012/006
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Abertzaleak
Transkripzioa
Nire aitte zan kristiñau ona ta abertzale ona. Gure etxien ezautu dot nik bost pezetako ogerlekue esaten jakona, honakotxe diru ziderrezkue, Sabino Aranak, haretxek emonda.
Botaziño batzuk egon zien ta haxe aktie eruteko aitte elejidu eban, beste batzuen artien, aitte. Hogeta lau urte eukezan orduen nire aittek. Eta bueltan etorri zanien, haxe ogerlekue emon otsen /emotsen/. Ha ogerlekue gorde zan gure etxien, bueno, erlikixie lakotxie, neuk be ezautu neban ta.
Egun baten, gerrie pixkat amaittu edo ein zanien, esan eusten /esausten/ gizon batek eze: "Miren Kasilde, zuenien bazan ba ogerleko ziderrezko bat Sabino Aranak aittai emondakue?" ta "Bai", "Harek gaur balixo handixe dauke". Baiña nire aittai zorrak, "la deuda", billurre emoten otsen /emototsen/ eta, noz edo noz, gastau ein biher izen eban.
Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!