Markina-Xemein (Bizkaia)

Morroi eta neskame soldata barik

Morroi eta neskame soldata barik <p>Jesusa neskame egon zenean, urtean soineko eta beroki bat irabazten zuen trukean, besterik ez. Dirua behar zuenean jaiotetxera bueltatzen zen eskatzera. Jose Mari ere mantenu truke ibili zen morroi.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-011-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jesusa neskame egon zenean, urtean soineko eta beroki bat irabazten zuen trukean, besterik ez. Dirua behar zuenean jaiotetxera bueltatzen zen eskatzera. Jose Mari ere mantenu truke ibili zen morroi.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta morro ta kriada joan ziñenien, jornal truke edo?
-Jesusa: Nik bakizu zer neuken? Urtien soiñeko bat edo urtien traje bat edo urtien abrigo bat. Besteik ezebez. Erropa bat urtien. Ta urte guztixen biherra. Dirue biher nabenien Sumiña etorten nintzen, honatxe, amai eskatza.
-Ta amak eukitzen eban ala?
-J: Ba hori ezin neiketzu esan .
-Jose Mari: Zeozer, zeozer, gauze haundik ez.
-J: Baiña ez dauket gomutan ez dostenik emon. Pentsetan dot /pentsetot/ beti emon dostela /emostela/ zeozertxu amak.
-Jose Marik barre ein deu.
-JM: Bai. Zoze ba beti emoten osten, neuri be beti emoten osten /emotosten/ zeozer.
-J: Bai.
-Baiña han morro egon ziñen etxien?
-JM: Han? Han ez… Ondo hartzen niñuen harek, e! Ondo hartzen... Amumak hartzen niñuen estu. Ostien bestiek persona onak zien, onak.
-Bai?
-JM: Baiña diruik ez.
-Ta morro joan ziñenien ze, baserriko biherra ta?
-JM: Mantenitze alda. Mantenitze alda. Ta kittu.
-Ta ze eitten zenduen han? Egun guztixe ta gero gabera etorri?
-JM: Ez, ez, ez, bertan, bertan.
-Bertan geratu.
-JM: Bertan. Jan ta lo, dana.
-Horrek ze izete zien, holan, familia aberatsak edo dirudunek edo?
-J: Batanbat bihar ebenak /bihabenak/ laguntzeko. Ta ordun aukerie euen.
-JM: Ordun be, nietzako gehixa… ez dakit ba nik, zelan esango dot, ba. Baserrixek, baserri batetik bestera alde handixe da. Batzuk terrenu onak eta zabalak eta beste batzuk eskastxuauek eta erripak eta […].

Egilea(k): Ana Amallobieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia