Markina-Xemein (Bizkaia)

Baserriko ohiko egun bat

Baserriko ohiko egun bat <p>Baserriko ohiko egun bat azaltzen du Jose Marik: itzartu, kortako lanak egin, Markinara esnea eraman, ganaduak atera eta zaindu, goldaketan... Egun guztia behar eta behar. Behiak erabiltzen zituzten lanerako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-011-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserriko ohiko egun bat azaltzen du Jose Marik: itzartu, kortako lanak egin, Markinara esnea eraman, ganaduak atera eta zaindu, goldaketan... Egun guztia behar eta behar. Behiak erabiltzen zituzten lanerako.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Lehen baserriko biherrak zelakoak izeten zien. Ze hori oin asko kanbixe da.
-Jose Mari: Oin baiño gogorrauek.
-Jesusa: Mille bider be bai.
-JM: Oin baiño gogorraue.
-Zelan izeten zan egunien eguneko biherra?
-JM: Goixin lehenengo, ohetik jaiki ta korta jun biherra egoten zan. Batzuk behixek [...] artien, aska aurrekue, zeozetan harei lagundu, ta gero esniek erun biher izeten eben Markiña. Normalmente esnie eruten ama izeten zan. Ta gero arrebie be bai. Neu be bai iñoz, baiña ni ez naz asko juten […]. Arrebie asko. Ama […] horrek izeten zien esnie erutailliek enjeneral. Gero ganauek etara, zaindu, gero araketak edo goldaketak edo, soluen labretan, lurre labretan, hor juten zan gure eguerdi artie. Bazkaldu ta aittek eta amak siestatxue eingo eben. Ta guk be [zeozen bat]… benga, arratsaldie. Latio ostabe. Ta gogorra zan e, gogorra zan. Biximodu gogorra zan. Gogorra.
-Ta soloko biherrak, lehen esan deu Jesusak, ittaurren eta?
-J: Bai. Aurrien behixekin jun ein biher zan /bizan/ bat. Beti ez, baiña general, bat.
-Ta ze tresna ibiltzen zenduezan? Behixek ibiltzen zenduezan ta ze gehixau, goldaketarako ta?
-JM: Bai, ganauek, ganauek lotu ta ganauek. Ganau buztarrixek. Idixek be bai. Idixek be urte batzutan ezautute na. Aitta zanak ekarten zittun, idixek erosi, euki apur baten ta gero saldu.

Egilea(k): Ana Amallobieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia