Hilabetero konfesioa eta gosaria
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-011-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko otsailaren 23a
- Iraupena: 0:02:48
- Erref: MAR-011/007
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
- J.M: Dotriñie, don Markosek. Don Markos abadie, Okokiku zan. Ostra! Okerra. Abadi ta lotsabaldukue... Egun baten konfeseta jun ta bakizu ze preguntau osten? Ia ze jaten doun /jatoun/. Esan naben etxien, ta gehixa ez nintzen jun konfeseta harena. Benetan. Ia ze jaten doun /jatoun/ etxin. Benetan, bai. Don Markos. Itzela agurie! Jo! Okerra.
- Ta ze jaten zenduen etxien?
- J.M: Bai, ia ze jeten gendun etxin.
- Horrek ze ardure dau ba?
- J: Jakin nahi harek.
- J.M: Ze biximodu deukoun edo... jakin ein nahi. Jakin ein nahi dana. Benetan, bai, benetan. Gehixa ez [nintzen] konfeseta harena... Etxin esan osten, esan osten: "Gehixa jun bez harena". [...]. Jun bez.
- Ta noz joaten ziñen konfesetan, ba?
- J.M: Konfeseta, orduen, jun biher izeten zan sarri-sarri, e? Hillan lehenengo barixekutan, seguru danetan. Hillan lehengo barixekutan, konfesau ta komulgau. Armozu emoten oskuen /emotoskuen/ debalde. Armozu izeten zan honakoxe bollotxo bat ta kafitesnie. Ta emoten oskuen /emotoskuen/ han kanpo santuan parin, Gaytanek bazeuken ba, holan, etxetxo bat, bota eben aspaldixen be, urtietan botata da.
- Laborala dauen lekuen edo? Eskola laborala dauen...
- J.M: Honutzatxua, kanpo santuan pare-parien, azpiko partin.
- J: Ba hantxe hil zittuezan, ezta, gasaz aitte-alabak, ezta?
- J.M: Ez. Harek hil zin don Balentin bizi zan lekun. Xemeiña orduko eskumeta bizi zin. Bai. Hantxe emoten oskuen /emotoskuen/. Hori armozu emoten eban, guri armozu emoten oskune /emotoskune/ zan Gaytan, Gaytan zaharra. Ixena ez dakit zelan zauken harek. Gaytan zaharra, harexek. Hillan lehenengo barixekutan, sin falta.
- Kuadrilli batzen ziñien...
- J.M: Bai! Konfesau ta [komulgateko] larregi ez, baiña armozugaittik...
- J: Haxe bollu jatearren be.
- Eta egi danak kontetan zenduezan?
- J.M: Konfesiñoie sagraue da, e? Esan biher. Honbre! Benetan.
- J: Guzurre esateko jungo gintzezan?
- J.M: Honbre! Ezin leike esan hori.
- J: Gaur, bien! Baiña, "en aquellos tiempos"...? Hoixe, e? Pentsau bez!
Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!