Markina-Xemein (Bizkaia)

Ezkondu osteko konfesioak

Ezkondu osteko konfesioak Ezkondu ostean ere, konfesatzerakoan emaztearekin egiten zuenagatik galdetzen zion fraideak Jose Mariri; "Marcha atras"ik ezin zela egin esan zion eta medikuarekin kontsultatzeko. Jesusari sekula ez zion horrelakorik galdetu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-011-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ezkondu ostean ere, konfesatzerakoan emaztearekin egiten zuenagatik galdetzen zion fraideak Jose Mariri; "Marcha atras"ik ezin zela egin esan zion eta medikuarekin kontsultatzeko. Jesusari sekula ez zion horrelakorik galdetu.

Transkripzioa

- Nobixiagaz eiñikoak be konteu?
- J.M: Nobixiaz niri ez jate /etxate/ zerik euki... baiña ezkondute gero problemi eukitte na ni konfesiñuen gain. Ez deuket lotsarik esateko, gaiñera. Zein praille zan be ez deuket lotsarik esateko.
- Zertzuk eitten otsuezan, ba, ezkondu ostien?
- J.M: Ba, ia zenbat, ta... bi segidu xamarrin euki genduzen guk. Eta "zelan?". Ba pixkat "marcha atrás" be bai, ta "hori ezin leikela ein". "Bi segidan ekarritte deukouz", "Ez dotse /eztotze/ ardureik. Barriro eitten badozue, ez dotsut konsagraziñorik emongo". Ez nintzen /enintzen/ gehixa jun komulgeta harena. Baiña esan osten /esauzten/ direkziño bat ona emon osten /emozten/, esan osten mediku bataz konsultetako. Efektibamente. Bai, bai, horrexek. Zuk barre eitten dozu /eittozu/, holantxeik da. Ta praillie zan Munoki. Hori baserrixoi da hamentxe Iruzubittetik gora, Trabakure orduko eskumeta. Zuk jakingo dozu /jakingozu/ gitxi gorabehera nun daon Munoki.
- Munoki bai.
- J.M: Bai, horkoxi zan. Munoki esaten otsen, txikitxu bat. [...]
- Eta andrari ta gizoneri gauza bardiñek pregutetan otsuezan?
- J.M: Andriai ez dakit. Ez dot pentsetan andriai.
- J: Ez, niri ez.
- Andrik danak esan be ez ostezan eingo biherbada niri ta...
- Zuri ez otsun preguntetan?
- J: Ez, ez, lolakoik ez. Nik hemen euki nabena zan, neure konfesiño... "padre espiritual", Aitte Jenaro.
- J.M: Makarda.
- J: Haxe izen zan beti. Nire gizona hil zanien be ensegida etorri jaten aillau nintzenin hona, eta nik ez dot sekule holako gauzaik...
- J.M: Nik konfesetako sekule ez dot euki... edozeiñena. Baiña don Markosena amaittu zen, e, ta Munokiñe be bai. Horrek ya amaittu zien. Beste edozein, ez dotse ardure zein.
- Baiña konfesau arren, hurrengoan be atzera bardin...
- Eeez, pixkat errespeto apur bat. Gero medikuana. Medikuana juteko esan osten /esasten/ ta. Konsulteta. Bai. Benetan.

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia