Giputxaneko Taberna
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-009-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lan asko egindakoa da tabernan. Santa Eufemia egunean erromeria-lekuan jartzen zuten taberna. Beti eguraldiari begira. Gero arratsaldean frontoiko tabernara lanera, hura ere eurek erabiltzen baitzuten. Giputxaneko Taberna zen eurena. Orain ere hala deitzen da.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko urriaren 01a
- Iraupena: 0:02:13
- Erref: MAR-009/012
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa » Tabernak eta jatetxeak
Transkripzioa
-Ni, ikesten egon nintzen Bilbon. Ta, ostontzien ba, etxien. Gurien, tabernie, frontoien. Aitte gurik hartzen eban. Ta, Santa Eugeni egunien, Santa Eugenien. Eta, bezperatik ze eguraldi dan begire. Ordun, ez eun kotxeik hara gora eruteko. Eta, erute zien, zelan esango dotsut /esangotsut/? Behixekin ez, idixekin eruten zien geuzak. Ta, eurixe bazan, ba alperrik zan jutie. Ta, gora begire. A, jun ein biherko dou /bikou/ ba! Ta, danien eitten gendun biherra. Tabernie etxien. Gero, Santa Eugenia. Ein han, eguardixe pasau artien. Markiñan jan zeozer, frontora. Gu, biherrik barik ez gara gu.
-Ta, frontora zer, frontora…?
-Tabernie euen frontoien; ta ha, be. Han, hartute euken gure aittek. Ha, be. Geuk bakarrik ez gendun eitten, e! Ekarten zittuen neskak holako egunetako bai.
-Tabernik, ixenik-edo baeuken?
-Giputxanekue. “Del Guipuzcuano, taberna del Guipuzcuano”.
-Del Gipuzkuano deitzen zan?
-Bai.
-Ta, Giputxanekoa esango otson jentiek, ta oin, be bai.
-Oin, be bai. Neuk be, nire gizona taxisti izen zan, baia nik sekulo bez Mari Karmen “la del Guipuzcuano”, danak haxe esaten doste. Ta, haxe zan da!
-Bai. Josuk be esaten dau, berak umetan galdotzen eutsienin, ia bera nungue zan, berak Giputxanekue, esaten ebala.
-Giputxanekue, Giputxanekuek. Ta, ointxe be bai.
-Baiña zeure aittegaittik?
-Bai. Eurek ipiñi eben, “taberna del Guipuzcuano. Así que” gero, Giputxanekuek. Pentsau bez, besteik. Ta, ointxe be bai. Gehixa entenditzen dabe Giputxanekue, besteik baiño.
-Zuen, ezizena be, hori izengo da? Zuri be, jentiek holan…?
-Giputxanekue. Neuk be bai, e! Telefonotik-eta: “¿quién eres?”, “Mari Karmen la del Guipuzcuano”. Haxe da, gure desizena.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!