Markina-Xemein (Bizkaia)

Maistrak apopilo etxeetan

Maistrak apopilo etxeetan Maistrak erakutsitako kantua kantatzen du. Maistra bat zamorarra izan zuen. Apopilo egoten ziren etxeetan. Baten seme-alaben zehaztasunak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-009-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Maistrak erakutsitako kantua kantatzen du. Maistra bat zamorarra izan zuen. Apopilo egoten ziren etxeetan. Baten seme-alaben zehaztasunak.

Transkripzioa

- Ta zertzuk ikesten zenduezan ba?
- Han, e... Maestra bat euki genduen... Harek kantetan erakusten oskun: "Con el ringiringiringi" ta esaten zittuen: "Que lleva la boticaria"...
- Zelan da hori?
- "Con el ringiringiringi, que lleva la boticaria, parece que va diciendo...". Horrek gauzok ahaztu be ez die eitten, e!
- Ta andereñue nungue zan? Hamengue ez...
- Zamora. Ha bai. Beste bat be euki genduen, hau hobie zan, e? Baiña ha ez dakit nungue zan.
- Ta maistrak eta nun bizi zien?
- Apopillo egoten zin jeneralin. Bat egon zan, "que era muy buena", hor Itxulapikoneko, oin be Itxulapikoneko denda da... ta hantxe eon zan, nik pentsetan dot /pentsetot/ honen Itxulapikonekuen ama ta aitten etxien, eurekin egon zala pentsetan dot nik. Beste bat egon zan, Herminia edo ez dakit zelan eban izena, ha Xemeinen, "donde Oiarzabal". Baiña horrek hilde daz, ta haren semie Elgoibarren bat, eta Kuban beste bat, ta monja beste bat. Baiñe nik pentsetan dot harek be hilde egongo diela ya. Derrigor, "son muchos años", gure aldien zaharrak, nik larogeta bat, asike derrigor hilde egon biher dabe /bidabe/ harek.

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia