Aste Santuko prozesioak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-007-047 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aste Santuko prozesioak, Markinan. Berriatuatik ere joaten zen jendea. Santuak. Jesu Kristoren irudia eramaten zuten, San Juan, Doloretako Ama Birjina... Andrazkoak Madalenaz janzten ziren, beltzez, eta baita Doloretako Ama Birjinaz ere beste bat.
- Auzoa: Xemein
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko uztailaren 29a
- Iraupena: 0:02:12
- Erref: MAR-007/047
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » Aste Santua
Transkripzioa
- Aste Santuten-eta prozesiñoak egoten zien?
- Bai, ene! horixe bai! Aste Santuen Markinen Jemeinen Baridxaku Santu egunien-eta ikusi ein biher ze jente, Berrittutik-eta, nundik ez? Bolibartik-eta, Barinaga aldetik eta dana jenti egoten zan, elizi haundidxe, baia dana beteta. Jente asko prozesiñoan gero santuk-eta ataten zittuen, [...] bueltan ziher, Zelaidxen ziher-eta, bai.
- Eta ze santu edo ze Ama Birjiñe-edo eroaten eben?
- Ba Aste Santuen Jesus Kristo "Oración del huerto", zereaz, olibue aurrien eta zer haundidxe, mahaidxelako zerin. Ta zera be bai San Juan be bai, Ama Birjiñe Doloretakue, eta ez dakitz ba, mordue daz-ta. Gero enterrue be bai kaji, kajan hildde be bai, eta kurutzie be bai, ta santu asko.
- Ta nortzuk eroaten eben.
- Ba herriko zerak. Batan batzuk han egongo zien eruteko santuek.
- Mutillek?
- Bai mutillek, gizonezkuek. Eta andrazkuek janzten zin, bata jantzen zan Madalena, ule luzie solte, zakuzko jantzidxe. Ta gero, beste batzuk "Madalenas"-edo esaten eutsenak andrak, harek baltz jantzitte, harek mantilla haundidxekin, dana baltz-baltz beheraiño, gonak-eta be beheraiño, ta Ama Birjiñe Doloretaku jantzitte beste bat.
- Ta ze rekorridu-edo?
- Ba Jemeindik urten eta kalin zir, eta gero, Zelaidxan bueltie, ta atza Jemeina.
- Orduen elizara-eta ez zan sartzen?
- Bai, atza elizara.
- A Jemeinen.
- Jemeingo eliza, bai bai.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!