Markina-Xemein (Bizkaia)

Gorputza garbitzen; etxea garbitzen

Gorputza garbitzen; etxea garbitzen <p>Gorputza nola garbitzen zuten, ur gutxirekin eta noizean behin. Etxea, berriz, erratzarekin garbitzen zuten. Lurra nolakoa zen. Lanbasik ez zegoen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-007-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gorputza nola garbitzen zuten, ur gutxirekin eta noizean behin. Etxea, berriz, erratzarekin garbitzen zuten. Lurra nolakoa zen. Lanbasik ez zegoen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zuen gorputze-edo?
- Gure gorputze lantzin behin, garbittu uraz-ta. Ure be, tamaiñu.
- Baia errekan edo etxin?
- Etxin. Ekarri ure ta baldan-ta garbittasun haundik ez. Danak halantxeik ta akabo, konforme.
- Etxie?
- Etxi zer?
- Etxi garbitzeko?
- Etxi garbitzeko eskobie. Hautsek kentzeko ta hori-ta.
- Ta baldosie-ta garbitzeko-ta?
- Bai, baldosaik non euen ordun? Ordun…
- Terrazue edo ez?
- Ordun, egurre-edo izeten zan jeneralin beheian gañin. Ta ezkatzin-ta be, lurre-edo eote zan. Baiña gero, […] hasi zan baiña ordun lelengotan.
- Ta lelengo fregonie, zuk zenbat urtegaz hartu zendun lelengo fregonie?
- Hori, ez dakit. Hoixe fregonie, noz? Krixeda eon nintzenin izengo zan. Lelengo fregonie, baserrixetan, fregonaik ez zan usetan ordun. Keba, ez.
- Baia zer, karue zalako edo ez zalako egon?
- Ordun pentsau bez! Ta ze garbittuko zendun, beheie, zera pasau fregoniaz be? Ez zan ordun ez zan fregonaik baserrixen. Eskobi.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia