Markina-Xemein (Bizkaia)

Arropa garbitzen: xaboia, "lixibie"

Arropa garbitzen: xaboia, "lixibie" Arropa nola garbitzen zuten. Xaboi eskasa, gerra sasoian. Chimbo. Izarekin "lixibie" egiten zen; tinan, sutarako hautsa, ur irakina... Ereinotzaren orriak, usaina emateko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-007-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Arropa nola garbitzen zuten. Xaboi eskasa, gerra sasoian. Chimbo. Izarekin "lixibie" egiten zen; tinan, sutarako hautsa, ur irakina... Ereinotzaren orriak, usaina emateko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Erropakaz gabizela-eta, garbittu? garbittu erropak zelan?
- Urtean errekan. Errekatik ure erunde, garbittu etxien jabonaute ta gero errekan aklarau barriz uretan ta halantxek.
- Ta jaboie zelakoa-edo...
- Jaboie gerra ostin eskas egon zan, eskasa be eskasatarikue jaboie. Bitse be gitxi ta, eskasa jabo eskasa egon zan. En jeneral "en jabón Chimbo" izeten zan. "Jabón Chimbo", ona, ointxe be ona dala esaten dabe e! Onena esaten dabe dala.
- Ta zuk ez zendun ezetu etxien eiñiko jaboie?
- Ez, nik ez. Baia guk, saltzen egoten zan jaboi eskasa, txarra jaboie. Sebuegaz-eta eitten ebela, nik ez dakitz ze esaten eben, baia eskasa jaboie.
- Lehen etxien eitten zan.
- Bai, batzuk eingo eben.
- Eta erropa zuridxentzat eta be "Chimbo"? izerantzat-eta?
- Izerak-eta orduen eitten zan lixibie. Hori izeten zan zera, erropak ipintzen zin zer baten, barrika moduko, tiñie. Ta han ipintzen zin erropak ta gero ipintzen zan zaku bat, trapu bat, eta suteko heutse. Ta suteko hautsai gainetik botaten jakon ur irakiñe, ur beru. Ta hantxe ez dakitz zemat izeten zin. Ta harek guri maestrik esaten oskun, suteko heutsek eukela lejia, ta baeuken zozer. Erropak garbitzeko be ona zan, eta eskutan be igertzen zan ha geuza legune. Bai, lejia eukela esaten oskun gure maestrik suteko hautsek.
- Ta bedarrik-edo jartzen zenduen uretan?
- Ez. Ipintzen jakon bertan zerin ereinotzan orri batzuk, usaiñe zertziarren-edo izengo zan. Ereinotzak usaiñe handidxe eukitzen deu. Baiña ostantzien beste bedarrik ez. Eta haixe izeten zan jabonaduri ta gero, bueno erropa danak ez, bakizu izerak eta hori eitten zan ba lixibie esaten jakon ta ostantzeko erropak ba jaboiaz.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia