Diru-aldaketa: Euzkadiko dirua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-007-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
"Euzkadiko dirua". Txanpon-aldaketa. Lehengo diruari balioa eman zioten gero. Dendetan zorra kartoian idatzita ematen zieten.
- Auzoa: Xemein
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko uztailaren 29a
- Iraupena: 0:01:07
- Erref: MAR-007/028
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerrako administrazioa
Transkripzioa
- Ta dirue zuk ezetu zendun Euskadiko dirue-eta.
- Bai.
- Hori kanbixua, zelan igerri zenduen-edo?
- Etara eben, dirue diferentie. Diru paperezkue ta baitte monedak be, bai. Baiña diferentiek.
- Ta lehengo diruagaz zer ein zenduen edo ze?
- Lelengo diruai, gero balixue emon dotsen /emotsen/, gero. Bai, bai. Emon otsen /emotsen/ gero balixue.
- Gero kanbixau ein zenduen-edo?
- Bai. Kanbixau eukenak. Bakizu, ordun askok kanbixateko be, ez eban euki be eingo, baiña. Gero, kanbixateko zera etorri zan, bai.
- Klaro jentik dirue euki arren, ez eban balixo ta.
- Ez. Ha baitte dendetan be emote zittuen. Ba, zu juten zaz erosta, ezta? Eta diruik ez daukezu iguel, ta karto baten honenbeste balixo emoten otsuen. ta gero, hurrengun berta jun biher zeñen /bizeñen/ haraz zeraz, kartotxuaz. Ta holantxeik.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!