Errepublika garaian eskolan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-007-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Errepublika garaian ibili zen eskolan. Politikaz ez zekiten ezer ere. Errepublikako bandera jarri zuten eskolan ere. Gerra hasi zenean, CNTkoen eta komunisten beldur izaten ziren.
- Auzoa: Xemein
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko uztailaren 29a
- Iraupena: 0:01:04
- Erref: MAR-007/025
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Politika » Gerra aurrea » 1931-1936: II. Errepublika
Transkripzioa
- Banderi eskolan be bai. Bandera errepublikanu, euki gendun eskolan be. Bai, bai. Nazionala eduki gendun aurretik eta gero, republikanu. Republikik urten ebanin.
- Ta ze kanbixo egon zan eskolan?
- Eskoli be, ez gendun. Maistra bat geunken ta iguel. Maistrie ez zanetik kanbixau ba iguel.
- Ta kurtziek eta ez ebezan kendu-eta?
- Ez. Guk han ez. Hori zan gerra denporan gehixa. Gerrie urten ebanien, Ondarrun be, ni akordetan naz, elixa juten ta be, billurtute. CNTekuk eta komunistak-eta euezen. Ta mantillak eta ikusten baeben, lehena, mantillekin jun biher izeten /bizete/ zan. Eta mantillak eta be, ikusten baeben ta. Hor, gerran denporan billurre gehixa, gerratien. Ordun euezen han zerak, komunistak eta republikanuk eta danak.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!