Barazkiak eta arraina; Ondarroako saltzaileak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-007-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Piperrak, ilarrak, lekak... barazki asko zuten etxean. Arraina: antxoa, sardina... Ondarroatik oinez joaten ziren arrain saltzaileak. Batzuetan "korreoa"-n bueltatzen ziren, autobusez. Arraina merke egoten zen; dozenaka, antxoa.
- Auzoa: Xemein
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko uztailaren 29a
- Iraupena: 0:01:17
- Erref: MAR-007/017
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Lanbideak » Batetik bestera zebiltzanak , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Babak eta piperrak eta eukiko zenduzan?
- Ba, hombre! Piperrak, udegunien. Udegunien eote zin harek..
- Ortuarixe ba, berdurie ta?
- Bai, berduri be bai. Beti porru ta bañak eta iderrak eta hori.
- Ta arraiñe?
- Arraiñe? Ez hainbeste. Baserrixetan-ta bai. Arraiñe ba, behiñ o behin antxoie dala, sardiñie dala, arraindunek be etorten zin Ondarrutik. Ondarrutik Markiña oinez etorten zin! Burun hartu otzarak-eta.
- A, buruen? Burdizen, ez? Buruen?
- Burun, zestu. Zestuek ta arraine hartute. Ta gero korriue eoten zan, zera juteko, atzera bueltan. Ta sarritten, hantxe juten zin. Korreuen juten zin Ondarrua. Baina oiñez be bai. Te gero goxien, handik gerua hasi zin ba, goxien be korreuen. Autobuse ez bazan, korriue eote zan. Bai, autobusek izeten zin.
- Baiña arraiñe erosteko be dirue biherko zan?
- Klaro, baiña arraiñe merke eote zan ordun. Antxoak-eta bai. Antxoie-ta hori, merke eote zan. Ta gaiña, dozenaka antxoie, pixure barik, dozenaka. Bai.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!