Markina-Xemein (Bizkaia)

Doktrina, eskolan bertan

Doktrina, eskolan bertan <p>Eskolan ikasten zuten doktrina ere. Egun bakoitzean zer egiten zuten. Aritmetika, Espainiako historia eta doktrina; euskaraz eta erdaraz, biak. Apaizak agertzen ziren noizean behin, lezioa hartzera. Erdara ikasi zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-007-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan ikasten zuten doktrina ere. Egun bakoitzean zer egiten zuten. Aritmetika, Espainiako historia eta doktrina; euskaraz eta erdaraz, biak. Apaizak agertzen ziren noizean behin, lezioa hartzera. Erdara ikasi zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta eskolan eskolako kontuek bakarrik edo dotriñe-ta be bai?
- Dotriñi be bai. Leziñoie, lelengo bi eukitten genduzen. Bueno astelenin ba, iguel arimetika ta ba beste bat. Bi: arimetika ta ba. Historia, “historia de España” be ikasten gendun. Ta bi, bakotxin, bi. Eta gero dotreñi gaiñera. Ta dotriñi be kartilli be, euskeraz ta erderaz bixek. Ta gero abadik etorten zin lantzin behin preguntetan- ta, baiña hantxe ikesten gendun dotriñi be. Bai.
- Baia dotriñie, abadiegaz ?
- Ez, ez. Abadik etortzen zin, pasiuen ta lantzin behin. Ta ba, etorten zin, pregunta batzuk eittera- ta baina ostantzin, ez. Bertan kartillak, kartillak emoten zittuen.
- Ta handixik…
- Ta handixeik ikesi.
- Ze,maistrie be erdaldune bazan, dotriñi be erderaz.
- Bai, bai, bai, bixeta. Erderaz gitxia ikesten gendun. Ta euskerazkue, bai ba guk hantxe ikesi gendun pixkat genkixena euskeraz ta erderioi, eskolan.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia